Boni Egibar Albisu
Lezo (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
Herriguneko pilotalekuaren alboan dagoen Maine izeneko etxean jaio zen Boni. Hamar urte bete arte han bizi izan zen gurasoekin eta beste hiru anai-arrebekin. Gerora Bordatxo-Txoko izeneko baserrira aldatu ziren. Mutikotan kaian zegoen zerrategiko enborren gainean jarrita uretan jolasten ziren, goiko elizari bueltaka egiten zituzten lasterketak, habitan edo angiletan ere ibiltzen ziren. Hamasei urtera arte ikasi zuen herriko eskola publikoan lehendabizi eta Errenterian Aierbeneko ahizpek zuten eskolan gero. Hamasei urterekin Esmalterian hasi zen lanean. Auzolanean Lezoko baserritarren artean sortu zuten pentsu-kooperatiban parte hartu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-006 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute