Lezo (Gipuzkoa)

Kale nagusiko giro alaia

Kale nagusiko giro alaia <p>Neskak eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren jolasean. Ume asko bizi zen kale nagusian, eta oso giro alaia egoten zen. Orduko denborapasak eta jolasak gogoan ditu. Sokasaltoko kanta abesten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-002-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neskak eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren jolasean. Ume asko bizi zen kale nagusian, eta oso giro alaia egoten zen. Orduko denborapasak eta jolasak gogoan ditu. Sokasaltoko kanta abesten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ze ibiltzen ziñaten, neska ta mutillak denak batea jolasten?
- Bai. Neskak gehienian neskakin ibiltzen giñen, biño baita mutillak’e. Ta zen kali hau alaya! Eske haur asko zen hemen. Haur asko zen.
- Ta ibiltzen ziñaten’e bai beste kale o beste auzotakuakin batea jolasian?
- Ez. Gurutze Santuko aurrian ibiltzen giñen. Hor soka-saltuan. Bazen Gure Bordako semia, Joxe Juan izena zuna ta harrek lokarriya haundi bat jartzen zuen, soka, eta han denak. Ta harrek esaten zunian “zu sokai ematen”, zu eon bihar dezu /bihartzu/. Oso zea zen. Aintzen ziun-ta, biño, han ibiltzen giñen denak jolasten! Bai.
- Ta ze abesten zenuten, soka-saltuan?
- Ba… “Haria, [mataza, mataxa], loria…” ta salto, ta salto, ta salto… Bai. Hoi goatzen naz. Hoi goatzen naz.
- Ta bazenituzten hola soka-saltoko kanta gehio? Izango zian, ez?
- Ez naz goatzen hoi. Erdaldunak bai, orduan erderaz ta aitzen zien, biño… Hoi, zean, soka-saltokua hoi genun. Denak jarriko giñen, illaran, denak, eta txandan-txandan, ta salto. Ta itten bagenun galdu, hala! Sokai ematea. Bai. Jolastu asko. Asko. Eta geo itsasua jeisten zenian, hemen bihian, e, marea jeisten zenian, e, hartu harriyak eta itxiak iten aitzen giñen. Itxia balitzake bezela. Harriyakin, jarri harriyak, eta hau sukaldia, hau gela, eta hola aitzen giñen.
- Bai, txabolak bezela…
- Bai. Eta geo hartzen genittun belarrak. Eta belarrak, berriz, zien saltzeko. Bat dendariya. Ta harrek saltzen zittun ta gu joaten giñen harrena erostea. Ta holako jolasketa politak genittun.
- Politak, bai.
- Bai, bai, gu hola ibiliyak gea.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia