Arrasate (Gipuzkoa)

Gaztetan dantzara Aretxabaletara, eta Garizuman txirikiletan

Gaztetan dantzara Aretxabaletara, eta Garizuman txirikiletan Gazte denboran, igandetan, Aretxabaletara joaten ziren, dantzara. Baina Garizuman ez zen ezer egoten, ez musikarik, ez ezer. Eta Garizuman Txirikiletan egiten zuten. Txirikiletan zelan jokatzen zen azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-006-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gazte denboran, igandetan, Aretxabaletara joaten ziren, dantzara. Baina Garizuman ez zen ezer egoten, ez musikarik, ez ezer. Eta Garizuman Txirikiletan egiten zuten. Txirikiletan zelan jokatzen zen azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero Garizuman, ba, txirikillatan eitten gendun. Txirikillatan jakingo dozu, ezta, zer dan?
- Ez, nik ez.
- Txirikillatan? Joño, ba, hori da Garizumako jolas bat. Garizuman orduen santu guztiek tapetan zien eleixan-ta be. Eta gero domeketan ez zan egoten soiñurik eta ezebe Aretxabaletan. Bestela gu Aretxabaletara jasten giñen, ya haunditxuauekj einddekuen, e! Bai. Hor, hamabost-hamasei urtekin hasten giñen aretxabaletara jeisten, ta han egoten zan, ba, musikie, bandie be bai, bandie be baeuan, ta gero gramolie. Gramolie esaten zana ipintten euen eta bestela, ba, zera, soiñua. Soiñue-joten zan. Eta holan, ba, Aretxabaletan fiesta politta eitten zan domeketan. Ta domeka aurretik edo domeketan zerian... Gu mutikotan-ta , ba, jolasoi izeten zan txirikillatan. Ta txirikillatan da Garizumako jolasa. Ta zer dan? Ba, esplikauko dotsuet, gura badozue, zer dan. Izeten da holako... Txirikillie izeten da zotz bat; zotz bat, ba, makilla-punta bat moduan, holako luzerakua izengo da, eta puntatxo bana ataraten jakon han. Eta diametrue, ba, hogeta bost bat milimetro edo holako zer bat. Hau baiño sendotxuaua. Bai. Izeten zan holakua. Hori da txirikillia. Ta gero mazetia, beste makilla bat lodixagua, holako lodi bat eta holako luzera bat daukena, ha hartzen zan ta txirikillie botatzen zan gora ta jo eta ha juaten zan urrin. Eta gero, han eleix onduen geuken holako orma bat, eta han orman ipintten zan zer bat, makilla bat batetik bestera. Eta hari deiketan jakon torria. Ta torre barrura sartu biher zan txirikillie. Orduan, torre ondotik hartu ta botaten zan txirikillia aidien. Eta hortarako eitten zan talde bat eitten zan. Ta taldiek eitten euen, jokaketan euen, ba, txokolatie edo bestela, ba, txokolaterik ez baeuen... Ya txokolatie haunditxuauek eraten euen, e! Baiña bestiek, gu ondio mutiko txikixek gitzela, izeten zan honrie. Ta [zera] eitten zan: ba, juntetan bagitzen hamar, ba, bost... Osea, bi [kontetan] zien, bik lehenengo: "Hi...". Batek bestien kontra ein biher euen, ezta? Bueno, ba, batek eitten euen bere ekipua, bost hartzen zittuen; ta bestiek beste bost. Ta ekipo batek bestien kontra eitten euen. Ta txirikillia horrek, txirikillia hartu ta torre ondotik hartu ta hola botaten zan, ta, ba, batzuk urrin botaten euen txirikillia. Batzuk arte ona eukien; beste batzuk, ba, ez hain urrin. Eta gero, ha botaten zan lekutik hartu ta eskuz harrike sartu biher zan han torre barruen. Hori zan jokua. Eta txirikillia hartu ta bota eta aidien hartzen baeuen --holan edo baitte txaketiekin-edo hartu zeikezun hola aidien--, orduan hamar punto eukan harek. Hamar punto. Ta, bestela, torrian sartzen bazan, bost. Barrure. Ta bost, hamar, hamabost, hogei... Ehun arte izeten zan. Ehunekin ya amaitzen zan. E? Aldiko bost kontetan zien, baiña aidien hartzen euenak hamar punto euken. Ta holan izeten zan jokue. Hori da txirikilletan. Eitten zan Garizuman.
- Garizuman bakarik...
- Garizuman bakarrik. Hori Garizumako jolasa zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia