Agustina Lizarazuri buruzko oroitzapen onak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Agustina Lizarazu izan zuen maistra. Oso maistra ona zen, asko maite zituen umeak. Haren oroitzapen onak ditu.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko urriaren 15a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: LEZ-002/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Ze mouzko maistra zan Agustina Lizarazu?
-Ona. Zoragarriya. Oi! Ze amon ona zen!…
-Ona zen…
-Amona, bai. Maitte zigun! Nola, nola!
-Ez zen haserretzen… […]
-Ez, ez, ez, ez, ez, ez zen haserretzen. Ni nintzen trebe xamarra.
-Zu?
-Bai. Trebe xamarra nitzen, bai… Ta geo leyua… Itturriya ikusi dezute, honea heldu [zeatela…]
-Bai, bai.
-Pues horrea ematen zuen leyuak. Eta nik hartzen nittun netzako lagunak. Eta eamate gendun arratsaldian txokolatia ta ogiya. Eta “nocilla” bezela abian txehe-txehe in ta han leyuan. Ta “biño ze ai zea, Sebastiana?” esaten zitten Agustinak. “Ze ai zea?”-ta… “bai… goxo-goxo jaten!” ta han, eta bee ondoa ekartzen zitten!
-Orduan zu bere gustokua ziñan, ez?
-Bai, bai, bai… Oso oroigarriak die.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!