Lekeitio (Bizkaia)

Txikotean, tabaka, txoloka... olgetan

Txikotean, tabaka, txoloka... olgetan <p>Txikotean (sokasaltoan) erdarazko abestiak abesten zituzten: 'Al pasar la barca'... Tabaka, txoloka (intxaurrekin), aldaba joten... ere aritzen ziren. Erregenetan ere ez zuten jostailurik izaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-048 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txikotean (sokasaltoan) erdarazko abestiak abesten zituzten: 'Al pasar la barca'... Tabaka, txoloka (intxaurrekin), aldaba joten... ere aritzen ziren. Erregenetan ere ez zuten jostailurik izaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Teresa: Ba igual kantaten gendule, ene oin e...
-Kattalin: “Al corro de las patatas”... Ez, hori buelta-bueltaka izeten zan.
-T: Ez, baiña hori bestiori: “Al pasar la barca me dijo un barquero...”
-Erderaz?
-T: Erderaz. “...las niñas bonitas que no pagan dinero. Yo no soy bonita ni lo quiero ser, arriba la barca...” ta gero salta ta urten kanpora harek eta. Ondo, ondo. Kaniketara, kanikien honan ta hazurrak honan bueltaka, bildotsen orkatillakuk, “tabas” erderaz. Orkatillak holan buelta emonda gora ta. Intxaurrakin Kataliñek, zulua ein ta haraxe intxaurrak botaten ta. Bai, bai, bai, jokuan.
-Zulua?
-T: Zulo bat ein lurrian ta lurrera bera.
-K: […] ta zulotxua ein ta…
-Ta mutillekin?
-T: Mutil ta neska.
- K: Mutil ta neska.
-T: Ta gero aldaba joten danok.
-Baiña mutillek be tabaka ta...?
-K: Ai ez!
-T: Harek tiragomakin gehidxo. Honako tiragomia ipini ta...
-K: Baiña horrekin bai, intxaurrakin ta hori bai. Txoloka, txoloka esaten eutsaun.
-Txoloka?
-K: Bai.
-T: Tiragomak bla! Lantzin bateri ta...
-Eta muñekarik edo...?
-K: Ez, Erregik be ez eben izten ta... Ezebez, muñekarik eta holakorik...
-T: Ezebez.
-K: Biharra bai.
-Erregenetan ez?
-K: Ezebez. Nik hori Gabonetako melokoto latia ta, zerria ta hori… sokia ta... Kontizu batenbatek emon eutson karretillatxua ta...

Egilea(k): Janire Alonso Baniandres

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia