Lekeitio (Bizkaia)

Zazpi pezeta nahikoa egun eder bat pasatzeko

Zazpi pezeta nahikoa egun eder bat pasatzeko <p>Barrakak oraintxe legetxe egoten ziren San Antolinetan. Orduan diruak gehiago balio zuen orain baino; zazpi pezetarekin eguneko otordu guztiak egin zitezkeen jatetxe batean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Barrakak oraintxe legetxe egoten ziren San Antolinetan. Orduan diruak gehiago balio zuen orain baino; zazpi pezetarekin eguneko otordu guztiak egin zitezkeen jatetxe batean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ze barraka edo ze izeten zien?
- Asko eoten zin Lekitton, autotxokik eta ontxe eoten dizen modura, umienak eta danak eoten zirien.
- Ta dirua?
- Ordun e, karo, ordun, gaurko bizixa txarrao da ordukua baiño gero. Orduko, orduen denporan, orduen denporan, zazpi pezeta, zazpi pezeta e! eitten zenduan “un banquete de categoría”, langosta artekuak eitten zirien, zazpi pezetaz e?, atara kontue. Ez dakit /eztakit/, patrikeran badaukat /baukat/ be, beralakue papela badaukat […] patrikeran, ez dakit. Hori, “pensión completa” goixin armozua, eguerdixa ta gaba kafi ta kopia ta puru ta hori zazpi pezeta, “siete pesetas”, atara kontua, harek diruk ze balixo eban. On, zazpi pezeta emon umiari, arpeixen jo segixan, zazpi pezeta emoten badeutsazu /botsazu/, segixan arpeira, emoten badeutsazu /botsazu/ zazpi pezeta.
- Eta, San Antoliñetan eta Ama Birjiñen egunien neskatan eingo zenduen ba?
- Ba baltsiuen plazan, hartu ta baltsiuan.
- Libre zan baltsiuen ettie, ez zan pekatu ala?
- Keba… baltsiue beti ein dogu /inju/ Lekitton, plazan, musiki joten ta jenti handik beira hor pillaran parata ta gaztiok ba baltsiuen, gaztiak.
-Ta nor eoten zan musikie ipintten?
- Bandia, bueno orduen hori, hondiñoko bandia formateko euan.

Egilea(k): Edurne Naberan (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia