Eskolan Primo de Riverarekin eta errepublikarekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errepublika denboran zein aurretik, Primo de Riverarekin, ibili zen eskolan. Gurutzea kenarazi zuten errepublika etorri zenean. Lekeitiarrak ikurrina maite ei zuten, ez bandera errepublikanoa.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: LEK-048/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra aurrea » 1923-1931: Primo de Rivera , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Esan dozu kofradi zaharreko eskolan ibili ziñela?
- Bai ombre!
- Baiña zu eskolan errepublika sasoien ibili ziñen?
- Bai errepublika sasoin ta ariñaotik be bai.
- Ta ze, ze diferentzixa euen?
- Ba Errepublikie etorri zanian, hori kurtzixua, eskolan eon zan ta, kendu erain gaittuen kurtzixua, elixako kurtzixua kendu erain gaittuzen.
- Errepublikan?
- Bai
- Ta banderie?
- Banderia…guk beti geuria, ikurriñia geuria.
- A Bai?
- Ombre! Geuria ikurriñia. Hori errepublikanuak, errepublikanuak euki eben baiña guk lekittarrok geure ikurrintxua!
- Ta zu eskolan igual hasi, Primo de Riveragaz hasiko ziñen?
- Primo de Rivera euan ordun denporan, Primo de Rivera euan, Primo de Rivera ta horrek, hau be bai, ha, ordun… Primo de Rivera ta, nor zan bestia? A baiña euskalduna euan hamen, zantar handi bat. Zelan eukan berak? Ia gomutaten bajat.
- Ze Primo de Riveragaz batera?
- Bai orduntxe deporan euan ha. Bai, harek "estos son mis poderes" haunan karteletan ipiñitta.
- A bai? Zein zan ba?
- Akordauko jat ia...
Egilea(k): Olatz Urkiaga (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!