Lehortarrak eta marinelak beti borrokan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-048-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Orduan lehortarrek ("lihortarrak") eta marinelek elkarri egurra ematen ei zioten. Besteen lurraldera ezin ziren pasatu. Oso basatiak ziren. Gerra denboran gozatu ei ziren gauzak.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: LEK-048/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak
Transkripzioa
- Ta lehengo Lekitto esan dozu? Zantarkerixek eitten, baiña zelakoa zan biximodua Lekitton ba?
- Biximodu Lekittokua, e hamendik, Aiuntamentutik gora ezin giñin mariñeruk pasau. Gora pasaten bagiñian lihortarrak emoten gittuzen kristonak emoten gittuzen ta lihortarrak. Eurak bajatzen zirinin moillara, geuk emoten eutsun eurari gero! Halakoxe salbajismua. Salbajismua eon zan orduen.
- Zer eon zan, bi Lekitto?
- Bai. Gerrik ein gaittuzen asko halakotu, ha, gu espabillau. Gerra, gerran, gerri ein zanin, ba lagunak lihortarrakin ta halakua. Bestela, gure aurrekuk be, gure aurrekuk be bai. Gure aurrekuk, gu baiño zaharrauak be hona etorten zirinin, “leña” ta hara bajatzen zirinin eurari “leña” ostera be. Salbajismo mandua orduan.
- Zer eon zan, bi alde? Bat portalak…
- Bai ba, bai ba, portalekuak…
Egilea(k): Markel Barainka (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!