Zarautz (Gipuzkoa)

Antzerkia Zarautzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-124-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Igandetan antzerki-lanak egiten ziren fraideetan eta parrokian. Artista batzuen izenak aipatzen ditu. Parrokiako antzerkiak euskaraz izaten ziren, eta hango artistarik onenak aipatzen ditu. Beste herri batzuetara ere joaten ziren antzerkiak egitera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ta gero, eskola gauzak pasa ta geo, zer esango det nik hamen?
Geo, teatruak. Igandetan eiten zian teatruak bai frailetan, igandero obra diferentiak e! Frailetan eta bai parrokiyan’e. Biyan artian izugarrizko lutxak! Teatruak izugarri onak, e! Bai!... Frailetako onenak zian artistak Joxe Alberdi, Enrike Miranda, Erzilla, ta beste asko, Eizagirretarrak, eta… Nik’e mutil koskorretan teatrua eiten nun. Geo parrokiyan, berriz, parrokiyan oso teatro... euskeraz eiten zian oso onak denbora haitan. Don Fernando zan maixua ta artifize. Ta hango artistik onenak Luis Amilibia “Piper poto”, hori izan da Zarauztik artistik onenetakua, Daniel Iruretagoyena, Piper kale eta beste asko. Baiño teatro oso onak eiten zian, e! Ta hoyenetako oso polita zan Jesusen Biyotza izena zun, Jesusen Biyotza, musika ta guzti, pianua ta kantak. Eta… jo! Izugarriyak eiten zian orduan! Baita kanpoa’re juten giñan gu teatrua eitea Elgoibarra ta Axkoitira ta denbora haitan.

Egilea(k): Manu Oñatibia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia