Hondarribia (Gipuzkoa)

Zinemara Irunera

Zinemara Irunera <p>Zinemara, Irunera. Hondarribiko zinema aretoak; Elizalderen eskola. Pelikulak ematen zituzten han, baina Irunen aukera gehiago zegoen. Tranbian edo oinez joaten ziren, diruaren arabera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-077-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zinemara, Irunera. Hondarribiko zinema aretoak; Elizalderen eskola. Pelikulak ematen zituzten han, baina Irunen aukera gehiago zegoen. Tranbian edo oinez joaten ziren, diruaren arabera.

Transkripzioa

-Ta zinera bai?
-E?
-Zinera joaten ziñen zu?
-Bai.
-Zinea ikustera, pelikulak.
-Bai. Ya behin koxk… behin haunditu ezkero ya bai, faten giñen, Irunera.
-Irunera?
-Irunera. Baziren hiru o lau zine. Bat, bi, hiru, lau… Lau zine baziren. Ta faten giñen.
-Eta hemen, Hondarribian?
-Hondarbiyan ez zen. Geo jartu zuten ttiki bat itxe bat azpian, hortan. Ta gero, eskola dagon toki hortan, Maria Elizalde, la señorita Maria Elizalde, neska zahar bat, elizakua, txoil elizakua, horrek in zuen itxe hori, esto, eskola. Eskola pobrekentzat, haurrak-eta. Eta gero in zuten, hortik in zuten, hura pasatu zenian, zine. Eta zine giñun hor. Eta botatzen zuten pelikulak. Ta Eskola ere ematen zuten, goian.
-Ta zu joaten ziñen hora, pelikulak ikustera?
-Bai. Ikusiki dugu. Gutxi, biño, hor motelak ziren hoiek eta. Bestiak hobiak.
-Zensuratu iten zuten? Bestiak, Irunguak hobiak?
-Hombre, pelikulak. Hemen kasi umiak…
-Umiendako?
-Bueno, pelikula polittak, biñon, gauz ttikiya ta no? “con poco no se puede”.
-Klaro, Irunen aukera gehio.
-Onbre! Baziren bat, bi, hiru, lau, bost ni oroitzera, pelikulak, o zine. Bost bai, baziren.
-Ta, nola, zuek tranbian joaten zineten Irunera?
-Tranbian. Ta sosik ez genuenian, korrika. Allegatzeko pelikulantzat. Amak juxto ematen ta… Gorde, ta korrika, ale!

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia