Hondarribia (Gipuzkoa)

Alamedan mutilekin dantza egitea

Alamedan mutilekin dantza egitea <p>Alamedara joaten ziren dantzara. Lotuta eta soltean egiten zuten dantza. Mariaren alaben kongregaziotik bota zuten, mutilekin dantza egiteagatik. Irundik joaten ziren asko. Emakumeak ez ziren tabernatara joaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-077-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alamedara joaten ziren dantzara. Lotuta eta soltean egiten zuten dantza. Mariaren alaben kongregaziotik bota zuten, mutilekin dantza egiteagatik. Irundik joaten ziren asko. Emakumeak ez ziren tabernatara joaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta hor, zuk, Alamedara ere faten ziñeten, zuek?
-Alamedara? Hori tipiko zen. Hori, Lameda zen el pil-pil.
-Bai?
-Lamida, oso polita zen. Zergatik baile dena zen Lamedan eta goi o hura dena, betetzen zen kanpoko jendia o itxeko jendia, o anaiak, o arrebak, amak eta… Ikustera. Eta egoten zen beti horrela Alameda. Beti. Txoil polita zen.
-Ta dantza itia gustatzen zitzaizun zuri?
-Asko. Mucho. A lo suelto.
-Ze iten zenuten, sueltuan? Ala…
-A losuelto, a lo suelto! Sueltoan.
-Ez zen posible lotuta dantza itia, mutillekin?
-Bai, bai, bai. Baita, baita. […] agarrau ta ttun-ttuna zen sueltokotz. Zien bi. Ttun-ttuna, ttun-ttunero dire hiru o lau. Haiek ttun-ttuna. Eta bestia, banda. La banda de musika. Haiek denatatik.
-Denetatik?
-Denatatik. Ta izaten zen pues igande atsaldetan.
-Ta zuk iten zenun dantza, mutillekin?
-Ez! Amakin ein bihar nuen, e!
-Baina batzuk ez zuten iten, kongregaziyokuak zianak…
-Bai! Batzuk bai. Baziren bai holakuak, baziren. Baziren holakuak. Hijas de Maria. Guri biali in ziguten, mutillakin dantza iten genuelako.
-A bai?
-Bai. Bai. Ez zuten utzitzen mutillakin dantza itten. Biño eitten zuten gero, ya normal.
-Klaro, hori gero kanbitu ingo zen, denborakin ta.
-Bai, ya gero pixkaka-pixkaka, dena. Eta orduan etortzen zen Irundikan jende asko etortzen zen ere, Lamedara. Egoten zen hola.
-Tranbian? Tranbian etotzen zen jendia?
-Bai.
-Irundik?
-Ta oinez! Fan’e bai, ta etorri’re bai, askotan dirorik ez ta korrika hasi ta ala, segi! Bai. Hala.
-Zuek, tabernetara eta ez ziñeten joango… Emakumiak…
-Ez. Tabernetan nada.
-Ta paseatu eta bai. Paseatzera ta.
-Paseatu bai, hori bai, ibilli!

Egilea(k): Aitor Errazkin

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia