Zarautz (Gipuzkoa)

Ezkongabetako aisialdia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-123-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ezkongabea zela, Zarautzen ondo pasatzen zuen. Zer egiten zuten kontatzen du: zinera joan, sokasaltoan ibili, txangoak egin, dantza egin...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Zautzen’e dibertitu giñan solteretan, eta gazte denbora ondo pasa gendun. Dibertizen giñan, ba, juten giñan launak, hiru o lau laun; eta juten giñan eo pastelei batea, pastela jaten giñun; geo fubolea juten giñan, fubolian pasatzen gendun denbora; ta geo nobiyuakin igual zinea juten giñan. Ta nobiyua ez gendun bitartian, berriz, kuadrilla bagendakan, hain kuadrilla haundiya gaiñeA, Zabalegineko Joxe Gereka bat, eta kuadrilla haundiya izaten zan zea hoyek, Benturaneko ta mutillak, zea, eta neska-mutillak igual sokasaltuan Munuan jarduten giñan. Hartu, ta neska-mutillak neskak bagiña bexelaxe, igual-igual, Munutikan betikan eskailletan gora, ta zean “dos a la vez” iñaz, zea, ta... bestiak sokea ta hola ibiltzen giñan, oso, zea, juerga haundiyak pasatzen giñun. Eta esan detena, mutillakin baita eskursiyuak in ditugu zeara, Azkizura ta, o zeara, Erniyoa’re, bi urtetan in giñun nobiyuakin ta haren kuadrillakin; nobiyuak batzuek ta bestiak bere launak hauek, kuadrilla, Trastornoko kuadrillo gendun. Eta hara jun, Azkizuraiño jun, han euriya, alpargatak berriyak jantzi geo, eta berriz Tolosa jun giñan. Tolosan’e ondo pasa gendun, bazkaldu gendun, etorri giñan Lasartea tranbian, han berriz dantza pixkat in gendun, Lasarten, eta trena hartu, ta honea. Honea etorri giñan, ta berriz’e musika etorri, Musika plaza, ta dantza jota utziz danak, sueltua, oso... Esaten det ondo pasa gendun guk, zean, dibertituak izan gea; batekin ta bestiakin, ta danak lagun, eta danok dantzan iten gendun, jotauzi.

Egilea(k): Ines Etxabe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia