Joxepa Antoni Aristi Isasti
Zarautz (Gipuzkoa) (1905-1995)
Biografia
Zigordia kalean eta Trinitate kalean bizi izan zen, baina gaztetan neskame ere joan zen Madrilera etxeetan lan egitera. Euskaldunek langile finaren ospea zutenez, besteek baino 5 pezeta gehiago irabazten zituen. Madrildik itzuli zenean Fidel Etxabe Makazaga zarauztarrarekin ezkondu zen eta 8 seme-alaba izan zituen. Geroztik etxeko lanetan aritu zen.
Joxepa Antonik bidaiatxoak eta eguneko txangoak zituen gustuko, batik bat loteria. Loteria zalea zen oso. Hiztun bizia eta arina, "Zarauzko aitona-amonen hizkera" bekarako egin zitzaion elkarrizketa 1987. urtean, eta makina bat kontu batu zitzaizkion.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZAR-098 | 1990 | Dialektologia-EHU | Idoia Murua | ||
ZAR-123 | 1987 | Zarauztar aitona-amonen hizkera | Ines Etxabe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute