Zarautz (Gipuzkoa)

Entierroetako ohiturak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-124-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Terzerako" entierroa izaten zenean, parrokian abestera joaten ziren hainbat mutil. "Segundako" eta "primerako" entierroetan nork abesten zuen aipatzen du, eta nolakoak izaten ziren entierro haiek guztiak azaltzen du. Meza ostean, jatekoa emateko ohitura zegoen. Batzuetan, Aiara entierroren batera joateko deitzen zieten, eta jaten ematen zieten. Bapo bazkaltzen zuten denek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Geo gu Hermanutatik entierro segunda zanian, juten giñan parrokira kantatzea. Orduan kantatzen zan entiarrua, zea, latiñez dana. Juten giñan Nemexio, Luis Etxabe, Pedro Aristi’re bai, ta ni’re bai, lau bat bai behintzat; ta orduan kantatzen zan terzerako entierrua hori. Geo izaten zan segundako entierrua, ta hoyek danak izaten zian betzitan, goizian. Segundako entierruan, koroa juten giñan, ta ateatzen zuen libro haundi bat, nota haundi-haundiyakin. Maurixio Amilibia zan libruak ateatzen zituna. Denbora haitan’e kantatzen zuen, baita gu baiño leno, Balero Juaristi (jueza ta sakristua ta ez dakit zenbat gauza izan zan hori, Balero Juaristi); Piper kalek Piper Kalek’e kantatzen zun. Eta gu entierruko segunduan kantatzen giñun don Fernando organua jotzen, Felix Amezti, Juanito sekretayua ta ni. Hori entierroko… segundako entierruan, libru haunditikan, hiru abotseta kantatzen zan. Oso polita izaten zan entiarrua. Ta geroztikan izaten zan, primerakon bat hiltzen zanian, entierro primeran izaten zan Perosi, lau bozeta: don Fernando jotzen; ta gu kantatzen Felix Amezti, Jabier Zapatero, Piper kale’re bai, ta ni, Manolo Iriondo. Ta geo, hori dirudunak zianak, aurreneko, primerako entierruak eta a tienpoko mezak... A tienpoko mezak etortzen ziran inguruko apaizak eta frailiak. Ta hoyetako jatorrena ta xelebriena zan don Daniel: Urdanetatik etortzen zan hura, taka-taka, Urdanetatik, denbora haitan meza ematea. Eta geo, Zarauzko ohitura zan meza ondoren, meza ondoren izaten zan xeixiya, bai Pionian o beste tabernan batian, Kojuanian; ta xeixiyak juten zian nahi zuuna, nahi zuuna, ta orduan ematen zuen intxaurrak, eta ardua, ta ogiya. Ta gero, baita’re juten giñan, Aya’re juten giñan, Ayaa. Aya baserri onen bateko ona hiltzen zanian, deitzen zigun entierrua juteko Ayaa, ta gu juten giñan taxiyan Antxurriteikin, don Fernando, Felix, Juanito sekretayua, Zapatero, Jabier Zapatero ta ni. Ta orduan ohitura zan Ayan bi entierro segiduan kantatzen zian, bi entierru segiduan, bat bukatu ta bestia. Ta aurrenekoa bukatzen zanian, tarte pixka bat zan, ta Juanito sekretayua, bakizu ze izan zan beti, mutil koskorra bialtzen zun: honea ekarri salda, o zeoze ekarri! Salda o zeoze! Ta biyak kantatzen giñuanian, geo jendia, nola goizian izaten zan entierrua, geo basarritakok urrutitik etortzen zian, ta danak (iya geyenak) asko geatzen zian bazkeita, ta gu’re bai beakin, bazkaita. Ta ez nolako bazkayak, e! Ordu batian aldian hasi, ta lautan’e oaindik bazkaitan eoten giñan; ta lautan, bazkayak izugarriyak, e! Orduan gastatzen zituen basarrikuak diru pilla earrak! Eta ze esango nuke geyo? Hainbeste bazkaldu ta zurrutian eiten zan; hildakuakin ez det uste iñor goatzen zanik. Iya bertsotan uste det bukatzen ziala entierruak…

Egilea(k): Manu Oñatibia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia