Errazionamendu garaiko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gose handirik ez du berak pasatu, baina badira pasatutakoak. Errazionamendua udaletxe azpian hartzen zen. Garbantzuak eta dilistak kokoaz egoten ziren sarri. Ogia, egunean txusko bana. Baserritarrekin harremana zutenek jenero gehiago eskuratzen zuten.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: LEK-046/014
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Ta goserik pasa zenduen?
- Gosia, gosia gitxi, ez, gitxi. Baiña pasa da, bai, pasa da. Nik neuk halako gose handirik, gosia pasa dot neuk be, baiña halako handirik ez. Baiña askok ba...
- Eta razionamentua esan dozu lehen. Nun hartzen zenduen ba?
- Aiuntamientuen azpidxan, ta aiuntamientua [...]. Aiuntamientua. Han azpidxan zelan dao ha, ha arkupia? Ba hantxen behian hartzen zan.
- Ta zer?
- Lentejia-edo, garbantzua-edo, ta garbantzua gero ezin ein ta, gogorroo. A saber nundik [...]. Indiarrak kokukin ta lentejia kokukin ta...
- Baiña jan.
- Jan ein bihar! ze ba?
- Eta ogidxa?
- Ogidxa, ogi baltza. Panaderidxia, ha be razionamentua. Haunakoxe txusko bana bakoitxentzako egunian. Ta baserridxan eitten ebenak, ba, ogidxa, ba, baeuan. Ba baserrittarrari edo. Ordun esnedunak eukitten genduzan. On dendetan dao esnia, baiña orduan baserrittarrak eta. Harek, ba, erosi hareri ta... danetara ein bihar.
Egilea(k): Aritz Arando Akarregi (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!