Lekeitio (Bizkaia)

Gerraostea: gosea, errazionamendua, estraperloa

Gerraostea: gosea, errazionamendua, estraperloa <p>Gerraostean, jendeak gosea pasatu zuen Lekeition. Baserritarrei sagarrak osten zizkieten. "Auxilio social"en, Marinan eta "Nautica"n ematen zuten errazionamendua. Estraperloa dirudunek kontrolatzen zutela dio, horretarako dirua behar zen-eta; harakinak-eta ibiltzen ziren estraperlista.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean, jendeak gosea pasatu zuen Lekeition. Baserritarrei sagarrak osten zizkieten. "Auxilio social"en, Marinan eta "Nautica"n ematen zuten errazionamendua. Estraperloa dirudunek kontrolatzen zutela dio, horretarako dirua behar zen-eta; harakinak-eta ibiltzen ziren estraperlista.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hamen gerraostian Lekitxon gosia pasa eban jentiak?
- Joder, gosia, gosia, ez euan ezebe ta ezebez. Sagar ta madari lapurretan ta sagar lapurretan hortxe, hortxe sagarretan, hortxe sagarrak ostu ta baserritxarrak ikaria eukitxen gaitxuen guri ba.
- Mendidxara ta Ispaster ta.
- Bai.
- Bueno baiña ostutie behar danien jatekoa ostutie ez da pekatu.
- Ez da, baiña zuk badaukazu arbola bat ta ostuten baotsuen zeuri zeozer pekatua ez da, baiña […] hori?
- Baina razonamentu eukiko zenduen ba?
- Ez guria emoten eben, auxilio sozialian ta hori emoten eben zelan da?, emoten eben, bai Marinan be bai ta, horrek, hamen bestian be bai, nautikan be bai, ta han eoten giñin plater aluminiozkukin bumba ta bum jo ta jo.
- Ta estraperlo kontua?
- Estraperlua batzuk, estraperlua eukitxeko handixa ixan bir zara ta dirua daukona, estraperlua, horrek behidxak ekarritxa ta erunda baina hori “ya los poderosos”. Estraperlua, hamen ez do /ezto/ estraperlorik, ez euan dirurik hamen, bape!
- Baina jenti ibiliko zan halan be? Jentik ekarriko ebala estraperloan jeneroa?
- Bai, batzuk […] hamar-edo, estraperlua eukitxeko erosi ein bir dozu /bizu/ ta ekarri ta. Bai, estraperlistak euazen orduan honek karnaxeru ta honek .
- Bai txarridxen estraperlua-ta eoten ei zien.
- Bai, bai
- Animalixena..
- Animalixak, bai.

Egilea(k): Patxi Bilbao (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia