Lekeitio (Bizkaia)

Mutilak pilotaka

Mutilak pilotaka <p>Eskolan "sumar" ikasten zutela dio, "dividir" ez. Jolasaldian plazara joaten ziren eta mutilak kanpandorrearen eta bidearen artean pilotaka aritzen ziren. Pilotak artilezkoak izaten ziren. Neskekin ez zuten ezertan jolasten. Neskak mojekin zeuden.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan "sumar" ikasten zutela dio, "dividir" ez. Jolasaldian plazara joaten ziren eta mutilak kanpandorrearen eta bidearen artean pilotaka aritzen ziren. Pilotak artilezkoak izaten ziren. Neskekin ez zuten ezertan jolasten. Neskak mojekin zeuden.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mutillak dibujorik-eta pentsa be ez. "Sumar" ta horixe, ta "restar", "restar". "Dividir" jakin be ez iñok be.
- Ya, ya. Ta libururik-edo bai, eukitzen zenduen edo entziklopedidxek?
- Liburuk [...], baiña eskolan hartzen zirin liburuak, eta etxin ez euan libururik.
- Ta errekreoan eta kanpuan kalien-eta olge be eingo zenduen.
- Bai, errekreun bai. Errekreun eitten gendun plazara, eta juten giñian ta pelotan eitten genduan kanpantorrian. Kanpantorria badao ba? ta orduan ez ebillen kotxerik bat be, ta pelotan eitten genduan hantxen, kanpantorrian ta kamiñuan… Hau kanpantorria ta…
- Ya, bidian. Bidian, kanposantura [...]
- Hau [...] kanpantorria... Kanpantorria dao kamiñuan, hor ezkiñan, ba, haxe frontixak [...] bi, birentzako zan. Fronto bi. Harexe.
- Ta esku pelotan eitten zenduen?
- Esku pelotan.
- Ta pelotia zelakua?
- Lanazkuak. Ordun pelotak geuk eitten genduzan laniaaz.
- Ta lanie nundik ataraten zenduen, ba?
- Ba... etxien manga zaharren bat-edo holakoren bat solta ta...
- Ta horretan mutillek bakarrik?
- Mutillek. Neskarik ez. Neskak ez zirin... neskak, umik, andrakukin ta gauzakin.
- Ta alkarregaz olgeuko zenduen, ba?
- E?
- Alkarregaz olgeuko zenduen.
- Keba. Neskakin?
- Zeozetan, pelotan ez, baiña…
- Ezetan be ez.
- Ez?
- Dibision.
- Eskolan be batzuk toki baten ta bestik bestian?
- Bai.
- Prohibiduta eongo zan, ez?
- Ganera, han eskolan neskak monjakin egoten zirian.
- Ta zuek kanpotar maisuaaz?
- Kanpotar maisuak. Valladolid ta horrek... erdaldunok.
- Ta eurek maisuek nun bizi ziren?
- E?
- Maisuek nun bizi ziren, bertan eskolan?
- Ez, batzuk ez, bertan eskolan ez. Maixuen etxi euan han. Lau etxe-edo egon zien. Ta “maestro pequeño” bizi zan beste bat. Danak, etxe guztik [zeuan] maixuentzako, baiña baeuazen... eon zirin batzuk, etxik. Bueno, etxik edo... abitxaziño...
- Horixe, kuartuak eukiko ebezen.

Egilea(k): Arene Cid Plaza (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia