Lekeitio (Bizkaia)

Errazionamenduan bakoitzarentzako opil bat

Errazionamenduan bakoitzarentzako opil bat <p>Beraien ardura bakarra etxerako ogia lortzea zen, oso garai gogorrak bizi izan zituzten. Gerra osteko errazionamendu garaian, bakoitzari opil bana ematen zieten. Ogiarekin izandako anekdota bat kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beraien ardura bakarra etxerako ogia lortzea zen, oso garai gogorrak bizi izan zituzten. Gerra osteko errazionamendu garaian, bakoitzari opil bana ematen zieten. Ogiarekin izandako anekdota bat kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ogirik be ez, ogidxa, haunakoxe ogidxa emoten eben. Kolmenaresen bizi giñin gu. Hauna, Kolmenares, ez dakit, bigarren atetia-edo. Hori da haunako, prolongaua dauko eskilleria, eskillara prolongaua, ta juten zan Sanmielera, Sanmieleko hona. Ezagutzen zendun ha panaderidxia?
- Ez.
- Ba hara juten zan ta zenbat pertsona euazan, haretxen beste bollo emoten ebezen. Oseake, gurian zortzi ume ta aitta ta ama, hamar ogi. Eskilleretan gora ta zimeria esaten eben ha, ezta? Astadun zimeria, andrak. Zuri be, haregaz ez zara akordauko, zimeria. Ta zelako gabiroik, e! “Dios, zelan ostuko dotsat nik amari ogidxa? Dios”. Bere atzekaldian juan ta, ha eskillaria prolongau zan lez, atara otzaria ta, dza! hartun ogidxa, hartun ogidxa, gora orduko ogidxa janda, gora orduko, eskillarak igon orduko. Haulakoxe bat, zerriñaaz eiñikua edo nik ez dakit zelaku zan. Bota uretara eta harridxak baiño andara handidxauaz [...] hondora. Ta aillaa gora ta halako baten amak erain eban otzaria ta “Ene, beratzi ogi”. Ta “Ama, Pauliak emon dotsu ogi bat gitxio”, ta neuk tragata. Hori gogorra da hori gero, e?
- Atzera bertara? Atzera panaderidxara?
- Ba, ez. Borra eitten gendun ha, halako libretia, e? Eitten genduzan marabillak eitten genduzan, marabillak. “Había que…”

Egilea(k): Nikola Lauzirika Mendieta (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia