Salerosketa teknikak ondo ikasita umetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-068 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan erosketak egitera joaten zen azokara. Amak instrukzio zehatzak ematen zizkion salerosketarako. Erregateoko teknika ondo ikasita joaten zen eta aplikatu ere ederki egiten zituen.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: LEK-006/068
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
"Ez juan han altzuan [eukitten dabezeana], e!" [...] Arrautzetan-ta hori, karua. “Altzokorik ez hartu, behien ganeuak hartun, behian daukozenak. Baiña esaten badotsu sei errial, esate baterako, zuk aginddu lau –pezeta bat–, aginddu lau, edo bost, ia emoten badotsu, baiña sei... seirak ez paga, jun beste bateana”. “Ta horrek altzuan eukitten dabezen lez, horrek karuo diraz ta bardin dirazen lez arrautzak, hangorik ez hartun, beti karuo kobrako dotsu ta”. Esnia be... Ta ikatza, sutarako ikatza, hornilluk ekauzen lez, beren aiztiak, holakoxe argala zan, altzo betekua zan, arrautzak eukitten ebazan altzun ipiñitta, ta beren aiztiak ikatza ekarten eban. Bai arrautzak-eta, ezta? Baiña guk hareri ikatza hartzen eutsaun. Sakua, ikatza, hornillorako. Ta " Hareana, [aiztiana] juten bazara, horrek karuo eingo dotsu ta, zu jun, ikazdunaana jun zu, bestela Mendexako hareana”, emoten eutsazan amak abixua, ta horretxeaittik [...] hainbeste ezautu nebazan.Ta on lantzin behin ezaututen nabe, Amorotoko horrek “Ene! Zu txikittan. Ene! Zu Amoroton ezautu ta Mendixan ezautu” ta “bai”. Karo, hantxen lantzin bateaz. Esnia kuartillo bat errila, “Zuk agindu txori handi bi –esaten eustan–. Bestelan, hamabost zentimo esan ta gero igual agindduko dotsu berak hogei zentimo ta. Edo emoteko ta, ba zeuk esan barik [...]” Ta halantxek erregateaten, ta erril bat. Erril bat, txori handi bi. “Ganera ez daukat txori handi bi, hamabost zentimo daukat”, “Hamabost zentimo, umetxua? Hogei zentimo”, “Amak ez nau... –baneukazan– amak ez nau emon ta, bueno, hareri esango dotsat ia emoten banau harek”, “Etorri zaiz, etorri zaiz koittadu hori!” Batzuk penia hartun, beste batzuk ez, asike, ba, emon be ez. [...] Bajatu bihar prezidxua ta emoten neutsan hamar zentimo eta kuartillua.
Egilea(k): Sebastian Losada Alvarez (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!