Chimbo xaboia eta "bolas maravillosas"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arropak eskuz garbitzen ziren harrian, etxean. Ura beti izan dute. Amak, Saguntotik etorri zenean, obrak egin zituen etxean. 'Chimbo' xaboia erabiltzen zuten, baina baita "bolas maravillosas" izenekoak. Sosazkoak ei ziren. Behin burua garbitu zuen bola batekin eta ederto geratu zitzaion.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: LEK-006/028
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eta garbittu zelan eitten zenduezan erropak?
- Eskuz.
- Eta nun?
- Harridxan.
- Etxian berton?
- Etxian, harridxan.
- Tau ra euki zenduen beti?
- Bai, euki gendun. Gure amak, lehelengo etorri giñinian Saguntotik, lehelengo biharra ein eban. Erdiko sua euan, bajua, baserridxetan ixaten dan modura, egur suaaz erdi-erdidxan, erdiko sua, bajua. Gure amak lehelengo-lehelengo ein eban haxe altza, behekua itxi euan modura ta ladrillo batzukin gora altza, ta hornillo bi atara, ta erdiko sua bertan erdidxan. Ta urik ez euan lez, ba, ura hamen hauna [gu jun giñian karin kara]. Atian sartun ta karin kara, ba, han pasillotik be ikusten zan harridxa hamendik [...] ta. Ta harridxa kendu eban ta ura ipini.
- Orduen, zuk beti euki dozu itturriko ure etxien?
- Bai.
- Hori da suertie!
- Handixeik etorritta, bai. Ta, karo, harridxa be ederra, harrizko, harrizko... Ez marmola ta horrek, harrizko hori, ta harridxa, beheko harridxa, ganera, honenbesteko harridxa bai. Gero sua hortik. Ta hantxe, hantxe txabona ta txabona. Ta gero barrizta eban amak. Bertan tangarro baten, hor ipintten gendun beratu igual erropa [...] zirian, tangarro barruan ipintten genduan ta berton harridxan txabona, txabo Chimboaz en jeneral edo, bai [lohidxa] asko bazirian, “bolas maravillosas” esaten eutsen, bolak, bola zuridxak, txaboi [...] ur berotan sartunda. Ta mahonezko prakak-eta [...] marabillosuk zirian desde luego be. “Bolas maravillosas” zirian. [Ez dakit euskeraz haulan zirian, baiña]. “Bolak, ekarrixu bolak garbittuteko, ur berotan ipintteko” ta urteten zirian [ein kontu] sosak zirila. Sosia be usaten eben iñoix, lohidxao baeuazen erropak. Sosia, “sosa cáustica” esaten [...], sosia. Baiña harek bolakin ederto. Halakoxe bolakin eun baten buru garbittu, ule asko nik. [Tarzanena baiño]. Kabanan biharrian. Ta “Begoña, hauxe da daukazun..., ulia gehittu ein jatzu, ba!”. “Bola marabillosaaz garbittu dot uli”. “Boliaaz? Txaboi emoteko boliaz?” “Ba, haretxeaz garbittu dot”. Ez neban topa txaborik, bai txabo Chimbo bai, horreaz, baiña “hori, txaboi emoten ta hori, amak eitten nauena da. Ta “haunetxeaz eingo dot, ama biharrian dao”. Ur berotara bota neban bera bolia, ta beraaz gero garbi-garbi ein, arrastra-arrastra, aklara itturriko ur hotzaaz, betiko modura, nik ur hotzaaz beti aklaraten dot eta on be bai, ta haretxeaz. Ule asko neukan lez, ganera, pixkat [ondulaua] –ongo modura rizaua ez, hau permanentia da-ta baiña. Ta hori: “Begoñak ein daben lakorik! Erropak garbittuteko boliaaz ez dau garbittu ulia, ba?”. “Ta, zer dotso, ba? –esan eutsan andra batek– Ederto ez dauko, ba? Ondo ule ederra dauko behiñik behin. Hoba zeuek be eingo bazendukie haurixen”.
Egilea(k): Oulimata Goudiaby Coly (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!