Berorika medikuari eta abadeari
Berorika egiten zitzaien medikuari eta abadeari. Ondarroan gehiago Lekeition baino. Orain zuka egiten dio don Benito bikario zine zaleari. Adinkideak dira.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: LEK-006/005
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak , Euskara » Tratamenduak » Berorika
Transkripzioa
- Lehen esan dozu medikueri-eta “de usted” eitten eutsazuela erderaz.
- Bai.
- Ta euskeraz?
- Beori. Beorreri, beori, beorrek esaten dabenari, beori, ba [...] badaz, ba, beori.
- Orduen, abadieri be bai?
- Abadiari be bai, beori.
- Ta hori beti?
- Hamen baiño gehidxo eitten zan, ganera, Ondarruan. Gu be lehelengo, baiña “Ondarruan beori esaten dabe, usted esan barik”, eta, ba, ba, gu be ez gara gitxio eta. Baiña ez, hasitta euan berton be beorika medikuari esaten, ta” ama, beori esan bihar jako /bijako/ medikuari”, ”bai, usted esatia moura, ba, beori”. Beorrek emoten banau, beorrek eitten banau, ba, beori. Ta abadiari be bai. “Egun on [...]” ta “bai, beorreri be bai!
- Ta danok eitten zenduen? Umiek, nausidxek... danak berori eitten eutsazuen?
- Bai, abadiari-ta. “Egunon” ta “bai”. Zeozer kontestaten eban berak ta “beori be bai” ta, ba, “beorrek be bai”. Erdera, ba, “sí señor” abadiari, baiña. Ordun errespeto guztiaaz, ganera, abadiak be saludaten zenduzan. On ez dao holako saludorik, abadiari on "baf", gero lepotik agarrata igual eruten dotsue mutillak eta bale.
- Baiña oin be berori...
- Ez, on ixenetik. Ez, on ez. On zu, zu ta zu, don Benitori be, bikaridxu ixan arren. Neu beste urte dauko. Egun bat, egun biren aldi daukau. Abuztun hamahirukua ha ta ni hamabostekua.
Egilea(k): Eñaut Maruri Kortabitarte (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!