Lekeitio (Bizkaia)

Aratusteak

Aratusteak Frankismo aurreko aratusteak xelebreak zirela dio. Orduko istorio bat kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-089 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frankismo aurreko aratusteak xelebreak zirela dio. Orduko istorio bat kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Karnabalak lehen be ospatuten zien ala?
- Bai, hamen bai. Lehen bai eitten zirina karnabaladak, karnabalak Franco baiño ariñao. Gero, gero iñor bez. Zer izeten zan ha karnabalak ba! Baten, ene ene, nik ein neban beste barre! Egoten zien andrak ikusten. Botikia, beheko botikia, esaten gontsaun guk honeri. Bakizu zein dan, ezta? Hantxe. Ta jesarritta jentia, sillak ekarritte ikusteko karnabalak, ikusteko-ta. Maskarak saltzen ebezan han. Ta bat hor jantzitta hiru gizon. […]. “Hau, Fulano dau beitu”. Fulano! Ta hasi idxoten. Ene! esan konta neutsanian hori. “Zuon aittak markia ein dau” esan neutsan hareri. “Ze ein dau, ba?” […] andra guztidxek negarrez bota gaittuzen etxera. Hasten da, bakizu zelan jun zan Petra Karolin. Beren aitta zan, beren aitta han Talan bizi zan-ta. Ta hasten da ittoten barrezka. Ene! Neuk ikusi dotelako, kontaten dotsut ba! Esan ein dotsat: “Beitu hari, zelan”. Hori jantzitta, baserriko jantzitta.
- Baiña orduan batez be, gizonezkuak janzten zirian orduan?
- Bai, andrak ez. Brusak jantzitta. Lehenao brusak eruten zirien; honako brusak, baserritxarrak. Ezautu dozu? Ta haxe jantzita etorri zirin hiru gizon ta andra batek ez. Ez dozu ikusten? Zelakua zan bera? Izen bikue zan beñipein. Aitta horrena, Jose Leon. Jose Leon jakon izena. Haren […]. Aitxitxa.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia