Oilar- eta untxi-harrapaketak
San Antolinetan oilar- eta untxi-harrapaketak egiten ziren plazan. Antzar-jokoko antzarrak lehen bizirik egoten ziren.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Esther Murelaga
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: LEK-002/075
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Leheno be baltsiuan ta erromeri handidxak eoten zirinin. Oillarrak imini han-ta atrapaten oillarrak-eta. Gurin Enrike zan […], ezkonduta daola. Zemat konejo atrapa bazan? Haunbeste konejo atrapa bazan.
- Plazan soltaten ebazen ta…?
- Bai, solta ta nok atrapaten daben harexentzako. Ta zazpi-edo atrapa bazan konejuk.
- Eta gero antzar- jokoa eta? Zuk zelan ezagutu dozu?
- Antzarrena? Antzarrak beti. Bueno, bizirik be atrapa eitten eben lehen.
- Zuk, holan ezagutu dozuz?
- Bai, ezautu dot bizirik daozela.
- Neuk be hori ezautu dot.
- Bai. Gero hil eitten dabez horrek.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!