Lekeitio (Bizkaia)

Bizikletaz arbolaren kontra

Bizikletaz arbolaren kontra <p>Jesusak ez zuen bizikletarik, baina behin, lagun baten bizikletan zihoala arbola baten kontra jo zuen, ia-ia uretara jausi zen. Hilerokoarekin egon zen eta txiza aldera egin eta zikindu egin zela gogoratzen du. Bizikletako erradio guztiak apurtu zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-067 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jesusak ez zuen bizikletarik, baina behin, lagun baten bizikletan zihoala arbola baten kontra jo zuen, ia-ia uretara jausi zen. Hilerokoarekin egon zen eta txiza aldera egin eta zikindu egin zela gogoratzen du. Bizikletako erradio guztiak apurtu zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bizikletarik edo euki zendun zuk?
- Bixikletan, bixikletan behin juan ta jo. “Bazoiz gero” ta hiru arbola euazan, ez nintzan jausi erreidxora “por misericoridia”. Jo arbolia, ta justo-justo reglakin eon nintzan ta dana odolez bete. Odolez bete jaten, kendu, kendu neban kertsia... Ha Teodorak ataranikua zan ha [...]. Radixo guztik apurtu.
- Baiña berena zan bizikletia, zeuria ez.
- Ez! neuria?
- Zuk ez zeukazun.
- Ez neukan bixikletarik nik! Esan dotsuet ba: Teodora ibiltten zan hori, ta harek atara dau bixikletia ta bixikletia atara ta txandaka. Gero “bazoiz e, bazoiz”. Ta ikusi nebanian neure burua bixikletan noila, kontixu, geruo ta haratzo ta haratzo. Baakixu nun jausi nintzan? Hiru, zelan etxe bi daoz? Etxe txiki bi? Baten pentsaten dot Paz [...] ta harek, ta bestia hori, zelako ixena eukan berak emakumiak? Ta beti eoten naix haretxen akorduan. Euazan bata halako lekuan ta bestia urruntxuo. Bi. Ta bidxen bitartian, beheko partetik harek, arbolia. Hiru arbola, beheko partetik, erridxo partetik. Bestelakuan han [nidxoi]! Joten dot hori, arbolia, ta, klaro, txixak be urten eustan. Hori, ein neban, kertsia justo-justo soiñian, soiñeko kertsia, imini ta tapa neban hori. “Nun dabil hau, ba?” han danak, hirurak; Teodora bat, neu bi ta ez daitt Miren bazan bestia. Miren difuntia, hiru giñin, behiñik behin. “Zeuri itxoten goz hainbeste denporan ta”. Ta apurtuta radidxuak.
- Formal-formala zan berau be.

Egilea(k): Aiora Vallina Fernandez (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia