Dei egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Esther Murelaga
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:02:58
- Erref: LEK-002/033
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Kofradia , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
- Ta gizona zer zendun, mariñerua?
- Mariñerua.
- Ta beran baporin eitxen zendun deskarga biharrak?
- Ez.
- Edozeñetan?
- Geure etxekuan. Geuk eukagun bapora. Geure baporin jun giñien-ta.
- Ebakuaziñoia zeuen baporin ein zenduezan danak?
- Bai.
- Baiña gero, deskarga ezkondu ta gero be biharrin…?
- Gero be bai, gero be bai. Gurin neu izan naiz danak pagau doazena.
- Bihargiña.
- Dei eitxeko be bai ezta Jesusa?
- Deittuteko be bai. Ez daukat dei eittekotasunik.
- Ta zer da dei eitxeko? esplika apur bat. Nereak ez daki zer dan dei eitxekue, zer da?
- Dei eitteku da gizonai deittu bihar dotsazu /bitsazu/. Lelengo: “tran-tran” txilliñek joten eban, harek guk […] señeruak. Joten eben ha zan hara urteteko, baporera. Ta gero urteten eben baporak itsasora ta etxera, gero. Baiña bidxagoneko egunian, antxobie bazan, antxobara jun bihar zenduan /bizenduan/. Gizonari edo andrari pagaten burun daroina edo hori dana. Ta zelakua da? Bestela, horrek, bidxigua-ta zanian, bidxiguari be paga. Andrak etorten zirian. Hantxe, klaro ez euan dirurik. Ta andrak etorten zirian: “Nik tioa daukat hamen”. Ta tion hori. Ta halantxeik erueten ebezan zestak.
- Arrain partia?
- Arrain parti. Hantxe daukela tio-ta. Zestak hantxe eruten ebezen, hantxe antxoa txiki hartzeko.
- Ta egualdi zantarra euanian, zelan abidxetan zendun, ez zala…?
- Bai. Berak seiñeruak. Seiñeru pasaten zan: “braun-braun”. Han ez daidxen […]. Tanda, buelta.
- Deitxu bihar zanian, señeru pasa ta gero, gero zuk zer ein bihar zenduan?
- Zer ein? Mollara bajatu, mollara bajatu, baiña deittu bihar nabenian /binabenian/, lelengo deittu. Izera guztiek batzen zirinian, zera, lo eitten. Sekula, batzuk sagarrak jaten-ta. Nik ezin jan izaten neban.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!