Kabanako lana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Esther Murelaga
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:03:22
- Erref: LEK-002/030
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Ontzi-motak
Transkripzioa
- Lelengo, burue kendu.
- Gatzetan ipiñi baiño ariño?
- Bai. Burue kendu, gatza emon lelengo eitten eben, ta gero burue kendu. Ta gero, hari, ta gero garbittu ta filetie ein. Filetie ein ta bestiari emon hari. Batzuk eoten zirien trapuk garbitzekuak. Beste batzuk…
- Ta urtian zihar, ze sasotan eitten zenduen hori biharra, urte guztian?
- Nik denpora gitxizen, tionera jun nitzanien. Denpora gitxi ein neban han.
- Normalian kabanan noz eitten da biharra?
- Primaberan, primaberan antxoie datorrenin.
- Ta zuk deskargan be ein dozu biharra, ein izan dozu biharra.
- Deskargan be bai. Deskargan ta, eonda gauz gu, zortzi kamion ein sei andrak. Ta automobil bat falta, berotan eitten dozuz ederto. Hotza pasau genduan ba han tinglauan azpidxan ba. Lekittoko tinglauan azpidxan, hotza. Ene, haidxe hotza!
- Eta deskargan ordun egunian, hotza pasa ta gero, barriro beste…
- Gero hotza pasa. Ta gizona presenta jaten bertan aurrian ta: “Aide etxera!”, esan eustan. “Neuk eingo dot zure partia-ta”. “Menos mal”, bestela bapora hantxe garbittuko… Hotza neukan, dardaraka!
- Baiña zeuek hori, udabarridxan eitxen zenduen, antxoa sasoien?
- Baiña hotza, hori. Aste Santuk-edo ez dakit zer zan ganera.
- Zenbat bapore euazan ordun?
- Bauazan, zenbat euazan, ba? Asko euazan. Ni neuanin be bauazan hamazortzi-edo, baeuazan.
- Izenakaz-ta akordetan zara? Izenakaz, akordue baukezu?
- Keba!
- Baporan izenak?
- Bapor batzunak baiña batzuk, kendu eitten […]. Geurien be,beitu: euki genduan, lehenengo “Lekeitio número uno”. Horregaz denpora gitxi ein eban.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!