Osaba fogoneroa zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-037-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitona ez zen arraunlaria, ezta osabak ere. Osaba fogoneroa zen, ikatzezko itsasontzian. Pasaiatik eramaten zuten ikatza, eta "xaietan" gordetzen zuten. Batelean eramaten zuten ontzira. Fogoneroaren lana.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 19a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: HON-037/008
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Ontzi-motak
Transkripzioa
Ta aitona zer zen, arraunlariya izandakua?
-Ez, ez, denak arraunakin biño ez ziren arraunlariyak izandu. Attona ez. Osabak’e ez ttut izandu arraunlariyak. Osaba zen fogonerua. Orduan dena ikatzakin baitzen! Barkuak! Ez zen oan bezala, gasoila. Ikatzakin. Denak bel-beltz iñak, zera, fogoneruak, denak ikatzakin barkuak, tximiniyakin.
-Ta ikatza nundik ekartzen zuten?
-Ez dakit! Pasaitik ekartzen zuten. [Prika] batzuek.
-Ta gero biltegin baten izaten zuten, ikatza?
-E?
-Ikatza gordia izaten zuten?
-Gordia?
-Biltegin baten edo nunbaiten izaten zen ikatza? Garajen baten edo nunbaiten?
-A! Klaro! Xaian. Guk xaia esaten diogu.
-A, xaia.
-Xaiak esaten genun guk. […]. Sartzen zuten ta gero barkora eman, ba zerian, batelian. Batela da lantxa. Batela. Batela.
-Bai, baiña arraunian?
-Bai. Barkua ematen zuten. Karrukin hartu ta kaiara eman zeratik, xaiatik. Barkotik gero […]. Batelan sartu ta barkora.
-Barko bakoitzak fogonero bat zeukan ala bi?
-Ez. Makinista ta fogonerua. Fogoneruak in bihar zuen, mariñelak juan biño leheno barkora, pixtu. Fogoneruak. Ta makinixtak gero, makinixtak ematen zuen itsasuan bere kontu, ta fogoneruak pixtu ta prestatu ta dena, fogonerua. Nik banuen osaba bat hortako.
-Eta beste osaba zer zen? Mariñela?
-Mariñela. Haiek zien hamalau anai.
-Jesus!
-Osaba haiek zien hamalau anai. Ta bat zen neska. Ta eman zioten izena Bienvenida.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!