Lekeitio (Bizkaia)

Donostiatik Lekeitiorako bide luzea

Donostiatik Lekeitiorako bide luzea Donostian neskame zegoela irabazitako diru apurra amari bidaltzen zion. Lekeitiora jaiegun batzuetan etortzen zen: Debara automobilez eta Debatik Donostiara trenez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Donostian neskame zegoela irabazitako diru apurra amari bidaltzen zion. Lekeitiora jaiegun batzuetan etortzen zen: Debara automobilez eta Debatik Donostiara trenez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta han hamabi ogerleko hillien eta oiñetakoak edo erropak edo beste ez zenduzen eukitzen edo bakarrik dirue?
- Ez euan telarik-eta. Denda guztitan ez euan. Gero etorri zan hori klaro! Handik ekarten dabenez, zelakue da ba? Barzelonatik. Ya zarratuta euan ha. Eta kolan eoten zirien, jentia. Etorten zanin hemen be, Lekitton be, kolan eoten zan jentia telak erosteko. Ordun, josi eitten zan telak.
- Harekin dirukin, telaren bat erosi zenduan?
- Bai, erosten neban neuk be. Bialdu amari be bai.
- Hori da hori. Hori dirue zeuretzat edo amantzat eta aitxantzat?
- Amentzako.
- Ta etorten ziñen Donostiatik Lekeitxora noizien behin edo ez?
- Bai. Ni Lekeitxora etorri naz pasaten San Antoliñak be bai; ta San Pedruk be bai. Bai, etorten nitzan. Eskatuten nebanin etxera nahi dotela, izten eusten ta listo.
- Automobille eoten zan orduan?
- Bai, automobilla eoten zan. Ez oingo moduen: baten haratz ta bat honatz, haidxe. Trenian, trena etorten zan Debara artian. Deban hartu bihar zenduan /bizenduan/ harako. Ta Lekeittiorako be haraxe artian horra,
- Debara artien, trenien ta gero, automobillen.
- Automobilla Ondarrutik zihar.
- Ointxe eitxen daben bardiñe?
- Oin be bardiñe eitten dau? bardin. Bai.
- Ondarru, Mutriku, Ondarru, Berrittu. Milloitxik eitxen eban edo kostatik eitxen eban?
- Lehen kostatik. Ene, Ondarrun pentsaten neban […]. Ondarruan honakoxe bidia. Hara uretara. On einde ei dao itzalian.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia