Antzerkia prestatzen zeudela salatzeko ahalegina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Esther Murelaga
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:04:08
- Erref: LEK-002/016
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Ta zuek sei hilebetien euki zaittuen biharrian, hau garbittu, bestia garbittu?
- Sei hilabeterik be ez gendun ein. Bai…
- Ta ze pasau jatzuen Talako etxian?
- Talako etxian ein genduan eta ikusi eban, ta zer ein genduan? Bueno, on ein bihar dotsagu /biotsau/ hori teatrua hareri. Dauko albuan harek, bakizu? Uretara begira dauko albotik, honako alhaja haundi bat, terraza bat. Ta hantxe terrazan jantzi giñian ta jantzitte gaozela, bakizu harek eitxen. Guk teatruk-eta guk ez zekiun. Bueno, baiña azkanengo, gero hona etorri erain bihar dotsau ba /Bissau/ ba. Ta justo-justo, nik ez neban ikusi, “kar-kar-kar” barrie sentiten neban, baiña. Neu eitten […] eitten nebillena eta aiba! Ta preguntau eutsen hareri: “¿quién es esa?”. Ta: “andaluza”. “Andaluza” ez. Zelaku zan bera? Horkoxie beñipein. Ta “no, es malagueña”, esan eutsan bestiak. Ta harek Malagakue nazelakuen-edo harek. Ta halako baten: “ra” presenta zan bat, “ra”! Gaiztuaua zan diabrue baiño be. Larrea, ez daukezu entzutia? Amari, klaro zuen ama […] berandu zan-eta. Berandu zirin honen ama ta aitta hasi zirinian. Ta Larrea ikaria, jentiari, ikara handidxa. Berbarik be ezin ein. Ezer ez. Beitu bez ta ezebez, ikaria. Gizonak guztik be ikaratuta. Ta han klaro, guk eitten gabiltzazenen artian ikusi ebezan andrak. Haunan euan hori, banko bi aurreko partian. On zelan eindda dao hori, han zaharren tokidxan? Zelan da? Hantxe onduan, banko bi edo hiru. Kofradidxako, baiña ordun, ez euen kofradidxarik be. Kofradidxa zaharra zan. Ta hantxe harek dana ikusten. Harek enterata euazan, ze nik eskatu neutsan. Ia itxiko gaittuzan Rosari. Rosa […] zan. Inperiala ez daukazu hau entzutia, pelukeridxa? “Imperial”.
- Inperial, ez. Zarzoso ta honek.
- Zarzoso. Hildde daz haretxek be danak.
- Ta oin daukana tabernia, Gautxori? Haretxen tia-ta.
- Ta haretxei eskatu neutsan ta baietz itxiko nabela. Itxi naben ta bakizu, han nebillen ni jitana jantzita. Jitana jantzitta nabillen ta bestiak, bestik ittotten barrezka. Ha ikusi ebenien, ha brigadia ha be barrezka brigadia. Ta gero brigadiak ein eutson goratz ein ein ei zeban. Nik ez neban ikusi, ze ez neban segiduko bestela eitten.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!