Lekeitio (Bizkaia)

Emakumeen zigorrak: ilea moztu, erretxina-olioa irentsiarazi...

Emakumeen zigorrak: ilea moztu, erretxina-olioa irentsiarazi... <p>Politika dela-eta, Lekeition jendeak ikara zuela dio. Emakume asko umiliatu zituzten: ilea moztu zieten, erretxina-olioa eman botaka egiteko... Bere izekoari eman zioten erretxina-olioa, hura edan eta botaka egiteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Politika dela-eta, Lekeition jendeak ikara zuela dio. Emakume asko umiliatu zituzten: ilea moztu zieten, erretxina-olioa eman botaka egiteko... Bere izekoari eman zioten erretxina-olioa, hura edan eta botaka egiteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lekeittio zer euan, errepartiduta euan?
- Lekeittion ikaria jentia. Lekitton ikaria, ze edozaittik ezin kontesta. Beitu zemat […] ezin kontesta.
- Egon zirian neskak be bai uli-ta ebai eutsezenak, ezta?
- Ariño. Hori uli ebai eutsenari, Ariño zirin. Gu baiño ariño allega zirin harek.
- Baten batek kontaten dozu rezinoko olidxua ta?
- Geure tia, bai. Tia Klaudiari, amumen aiztiari ein eutsen: potu bete hori emon azeite rezino koittadua. Ta gomittoka. Hori gu baiño ariñao zan, gu allega orduko. Tia Klaudia. Klaudia azeite rezino ta bialdu. Ganera nahi izen eutsen ostabe ura ganetik emon. Ta hartu be ez ein ei zeban ein.
- Ta hori zer dala-eta edo?
- Zer dala-ta? Ezebez! Haxe. Semia eukan harexek be ez dait, barkutan ibiltten zirinak zan. Semie eukan ba barkuko, ez dait motoristia edo hori.
- Baina gudari modura ibiltzen zan.
- Gudari bai. Gudari moduan. Ha gogorra zan ha. Tio be bai. Gogorrak zirian harek.
- Ta neskena ulie ebaitxiena ta hori kontue, zein da?
- Neskari ulie ebai, ariñao ein eutsen.
- Baiña zer dala-ta ein eutsan?
- Eurari gogue emoten eutselako. Kastuguan moduan. Karmen Antzarrari ein eutsen bat. Bestie Rosario Akordari be bai, bi. Akordari bi. Bestie nor zan? Danak nekidxazan. A Miren Ponponeri be bai, Miren Ponponeri be bai. Ta nor zan bestia? Seiri edo zazpiri ein eutsen beñipin. Baiña gu, hori zan, gu aillega orduko.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia