Lekeitio (Bizkaia)

Frantzian elkar ezin ulertu

Frantzian elkar ezin ulertu <p>Gerra garaian, Frantziako Saint Nazaire-ra joan ziren ebakuatuta. Etxe ingurua zelakoa zen azaltzen du. Okinarekin izaten zituzten ezin ulertuak azaltzen ditu. Bertakoek ondo hartu zituzten hara joandakoak, baina ez zekiten ezer euskaldunei buruz. Guztira hiru hilabete egin zituzten han.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian, Frantziako Saint Nazaire-ra joan ziren ebakuatuta. Etxe ingurua zelakoa zen azaltzen du. Okinarekin izaten zituzten ezin ulertuak azaltzen ditu. Bertakoek ondo hartu zituzten hara joandakoak, baina ez zekiten ezer euskaldunei buruz. Guztira hiru hilabete egin zituzten han.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero hori be pasa jakun! Gu han panaderuan han etxian, geurin etxian, elixia hamentxe, etxia ta hori, panaderuak esaten eutsan esateko guri, harek hor ibiltxen zirian hortik, zelaku da? Espaiñitik-edo ibiltxen zirian bestia ugezaba-eta. Eta: “¡Qué mosas mosas!”, esateko “¡Qué hermosas mosas!”, eta gu txidxa eiñian ze entendidu eitten eutsagun-ta, barrin barriaz eta gure udxidxak ikusten ebezen hametik eta nora esango dot /esangot/? Hametik eta hara hara beste artian barberidxa. Eta handik ikusi eitten gaittuzen zelako panaderuaz zelako barriak eitten genduzan. Ta gabe baten, banao ni puntua eitten eta atia ta: “¿¡Quién!?” ta “¿¡Ponchu!?”, eta “¡Sí!”. “Ene! Ez da Ponchun boza!” nik ohetik, hori Julinen ohia, Julin eukagun aparte, nebia, hau hazitxuagua zalez aparte hori eta guk goidxan eitten gendun lo. Ta beren ohien ganian neuan puntua eitten, goixa zan hondiñoko, nahiku goidxa. Ta atia eta erain eben, Julik eta nik; harek sakatu eta “Ene!”. Han neuana lelengo, ohian ganian eualez neuana lelengo. Sakatuten dotse Julik eta nire aizta bat Juanitak, eurak erain be ein eutsen. “Zeuek erain ein dotsazue!”. Julinek hartzen dau botilla bat ta handik bentanatik, igon arin-aringa eta bentanatik bota. Nik ez dakitz azerta be egin ba eban. Gu beñikpein ondo hartu gaittuzen e! Gero etorri jakuzen, etorri jakuzan dirua ekarten hortik batun dabela-eta, “Frente Popular”etik. Eta gu ganera, harekin ikurriñakin gu. “Qu'est-ce que c'est?” esaten gaittuzen. “El Vasco” “¿Qué es Vasco?”, “Qu'est-ce que c'est?”. Eta erreza dala, baiña iñok be gaittuzen entendiduten, Euskera orduan iñork be entendidu bez. Ta guk eitten gendunin berba, hori maistria eukitten genduan, eta harek politto ekidxan erdera eta: “Qu'est-ce que c'est?” berbetan ia zelan gagozen eurak-eta. “¡Vasco!”, “¿Qu'est-ce que c'est? Vasco?”. Orduan inork be ez ekidxen honek! Geuk ez dakiguzen moduan horko barruko harek. Eta gero, etorri giñinian, on esango dotsut bertora etorri giñinian…
- Noiz zenbat denpora egin zenduen? Urtebete edo egin zenduen?
- Ez! Ez genduan hiru hillabete, hiru hillabete ein genduzan.

Egilea(k): Gotzon Torrealdea (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia