Gerratik ihesi Frantziara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra Zibileko indar nazionalak Lekeitiora sartu zirenean, beraiek ebakuatuta joan ziren Frantziara baporean. II. Mundu Gerra hasiko zelakoan bueltatu ziren handik herrira. Jende askok egin zuen ihes itsasoz. Frantziatik bueltan, Lekeitiora bueltatu aurretik, Santurtzi inguruan egon ziren. Han eta Lekeition, soldaduen arropak garbitzen zituzten.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Esther Murelaga
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:04:21
- Erref: LEK-002/007
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ekonomia gerra garaian
Transkripzioa
- Ta Lekitxo hartu ebenian zu berton zeuazan?
- Ez, urtenda gu Frantzidxara.
- Lekitxo noz hartu eben akordaten zara? Ze urte zan?
- Horixe ez, ez jat akordaten ez […] ze, gu hartu ebenin Lekitxo gu Frantzidxan eon giñian ta etorri ixan bihar ixan genduan ze han be estrella eingo dala mundiala. Handik denporara ein zan, handik urte bira-edo mundiala, baiña gu etorri giñian, etorri giñinian ez eukaun besterik. Frantses txarridxakin ibili garila, Agirren keridak garina, dan horixe. Andrak, andra zaharrak, makaillau bateaittik erositta euazan andrak, makaillau bateaittik zirin harek geure antzekuak, geu baino txarrao, hil be txarrao hil zirin.
- Ta zueri zelan esan eutsuen ebakuateko? Lekitxo hartu…
- Guk…
- Treinta y sietian zan…
- Guk bezperan.
- Maidxatza ixan zan.
- Maidxatza. Ta urten gendun guk….
- Erraina: Baiña zeaittik, norek esan eutsuen urteteko?
- Danak eskapando! Harutz. Beherutz. Eskapando.
- Oiñez eskapa zenduen?
- Bai zera! Baporian. Aitxaz, aitxa ta Mate. Motoristia eruan eban. Bere ezagun bat eruan eban motorista ta juan giñian Franko, Franko esaten eutsen. Hor dagona. Franko. Frankua. Portu frankora. Hor dago hori. “Pilar” esaten eutsen bertara allaa giñinian “¡tu tienes mucha labia y no hables nada e!” etorri giñinian. Handidxerik Puerto franko. Bertora allaga giñian Bilbo baiño, Bilbo joten dago Santurtziko, Santurtziko hantxe, handi bat da, hantxe egon giñian. Ta gero handik erun gaittuzen, ibili giñian gu biharrian txabonadurak-eta eitten horreri. Baitta hamen be bai, Lekitxon be bai. Soldauari. Lekitxon be bai. Lekitxon eruten genduan neure aizta Teresa ta ibiltxen zirian han, ta beste sei andra, sei andra txabonadurak eitten. Ta haretxen txabonadurak eitten, hori zelaku da? Matilde, Matilde honen aiztia. Zelako ixena dauko berak? Lehin esan baneutsun danak akordun neukezan. Dan-dan-dan-danak akorduan neukazan.
- Erraina: Ba! geldika geldika bazoiaz.
- Baiña, hori zer da? Gerria orduko egon ziñian txabonadurak eitten be bai?
- Bai gerran, gerran, gerran. Gerran eruten gaittuezen. Hartzen genduan, diruagaittik-eta. Ia, zegaz jango zenduan ba?
- Ta zeintzuk bihar eiñ zenduezen ba hamen gerria, zeuek Frantzidxara eskapa orduko? Berton zeintxuk bihar eiñ zenduezen?
- Horixe, esan dotsut: txabonadurak eitten, trastiak eruan horreri andrari, garbidxak ekarri sikatuta Cruz Rojintzako euazan. Ta gero, jun giñian hara, presenta giñin gu hor, zelakua da? Presenta giñian, ha hilda dao, ta hantxe ebillen Mauri be bai, Mauri horrek botaten, eitten ebazan indisiñoik emon, ta hantxe ezagutu genduzan harek.
Egilea(k): Almudena Ladron de Guevara (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!