Lekeitio (Bizkaia)

Lekeitio eta inguruko herrietako euskara

Lekeition eta Ondarroan hizkera desberdina egiten dela dio, doinu desberdina. Ispasterren ere baserrietan desberdin hitz egiten omen dute, izan ere arrantzaleen hizkeratik baserrietakora aldea nabaritzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, lehen konta dozu Rufo, lehen Lekeittion eitten zala bakarrik hamengo euskeria ez?
- Bai.
-Pixkat sartu ta...
-Bai, bai.
-Diferentia.
-Aaa, Mendexan modu batera, ez dana. Hau ispastertarra da, hau lekittarra da, ondarrutarrak eta lekittarrak diferentzi handidxa. Ez soiñun ta, euren tonun, ezta? Bai halantxerik da.
- Eta Ipasterren?
-Ipasterren, ba baserrixetan hamengo beste bat [...] Ariñei igarten jakun arrantzalin berbetia ixan edo... Hori pentsa [...].
-Eta baserritxarrena diferentia?
-Diferentia bai, ez dot nahi esan [...] bata bestiena, baiña doiñu diferentia bai.
-Ta lekeitxiarrak bertakua.
-Lekittarrok geuria, esate eben euskera bastante garbidxa eukaula.
-Bai.

Egilea(k): Ander Marino Elorza (Lekeitioko institutua) , Eider Loizate (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia