Legutio (Araba)

Jaiotetxea, garai batean, ermita izandakoa

Jaiotetxea, garai batean, ermita izandakoa <p>Maria Jesus jaio zen baserria, garai batean, Sainjurji ermita zen. Ermita hartan elkartzen omen ziren irailean, duela 5-6 mende.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-063-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maria Jesus jaio zen baserria, garai batean, Sainjurji ermita zen. Ermita hartan elkartzen omen ziren irailean, duela 5-6 mende.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ni jaidxota nagoen baserria zan elize izendakue… Bueno, eliza ez, ermita bat.
- A, bai?
- Sainjurji.
- Baserria?
- Sainjurji, zan, ezeren baiño lehen, baserria izen baiño lehe.n
- Ermita izan zen…
- Oin dela ba… bostehun urte edo saspirahun edo halakoren bat, zan ermita bat. Neuk ikusta dauket ganbaran santua, Sainjurji… gero ya kendu aubien.
- Zaharra izango zen, zaharra…
- Bai, kendu aubien hori ya, eruango eurien Bartzelonara edo halakoren bat, baiña hori lelengo izenekue zan… armita bat, ermita bat, ta han baten… osea, batuten ziren hemeko inguru guztikuak, Legutio inguru guztikuak, udaletxe guztikuak setienbrien, ta zan, eiten eubien ba, atara “Nobles hida(l)gos de la Cofradía de Sanjurji”…
- Eta akordatzen zara zu, e?
- Ez, entzunda, e!
- Entzunda…
- Oin dala bostehun edo seirehun urte hori!
- Bostehun, seirehun…
- Bai, bai, hori nik entzunda dauket ba nire aititeri ta amamari, aurori be esanda, esandakua; ta gero zahar-zaharra, galdu ziren horreik ohiturok eta horreik gauzok eta, ba ein zan baserria… Ta gero, jun ziren batzuk bizitera han baserrian, gure, nire gurasoak baiño lehenago, ta gero ya nire gurasoak.

Egilea(k): Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia