Legutio (Araba)

Gerraostean, euskara oso zigortuta Legution

Gerraostean, euskara oso zigortuta Legution Etxean, dena euskaraz egiten zuten. Baina, gerra ostean, Legution oso zigortuta zegoen euskara: bazen euskaraz hitz egiteagatik hil zutenik ere.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-063-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean, dena euskaraz egiten zuten. Baina, gerra ostean, Legution oso zigortuta zegoen euskara: bazen euskaraz hitz egiteagatik hil zutenik ere.

Transkripzioa

- Bale, eta beste pregunta bat, hor baserrian, bueno, familian eta, bakarrik behar ziren eta, dana euskaraz hitz egiten zenuten?
- Bai, orduan bai!
- Dana, dana.
- Orduen dana, dena euskeraz.
- Etxean bai, eta gero herriko jentiagaz eta?
- Gero izen zan, ze ni jaiota nau berrogeian, ez? Gerra ostean, ta… Ba hemen eon zan oso kastigauta, herria, ezin zan euskerarik egin, euskera hitz egitiegeaiti ba kartzelara, ta hil ta dana ein daubiez hemen herrian, e!
- Hilda ere bai?
- Bai, bai, hemen Elosun…
- Elosun…
- Hil be bai! Eta nire aitite udaletxera eraman, ta ez ekidxen erderaz! Ikes eban, bai! “Ya lo creo” ikes ebana! Ta horregaiti euskeraz egiteagaiti, asike ezin genuen kalien euskerarik egin.
- Eta hori gerra garaian edo gerra ostean ere bai?
- Gerra ostian, gerra ostian.

Egilea(k): Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia