Legazpi (Gipuzkoa)

Esnearen inguruko gaiztakeriak

Esnearen inguruko gaiztakeriak <p>Lehen, esnea herrian saltzean, ez zieten eskupekorik ematen. Behin gaiztakeria egin, eta errieta egin ziotenekoa gogoan du. Lehen orain baino errazagoa zen esneari ura botatzea, baina beraiek ez zuten egiten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-056-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen, esnea herrian saltzean, ez zieten eskupekorik ematen. Behin gaiztakeria egin, eta errieta egin ziotenekoa gogoan du. Lehen orain baino errazagoa zen esneari ura botatzea, baina beraiek ez zuten egiten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Propinarik ematen al zuten?
-Bai... Propinaik? Bronka bai. Sekretarioa zan lehenao, Enparantza Legazpin, eta haren etxea eamaten gendun. Ta andrea zan ta zeon pasillo luze bat sukaldea juteko eta andrea zan beti... Gu, klaro, umek giñen arten, eta esaten ziguk: "Kontuz eaman litroko ontzie, tantona bota baik pasillon". Eta ni gaiztoa nitzen eta askotan itten non lurrea bota paretei neuken tantona...
-Gero errita saioa aitu behar.
-Hurrengo akordatzen zanen: "atzo're bota zendun eta". "Ez, deskuidau eingo nitzen eta, ez det uste eroi zanik" eta.
-Orduan ere gaiztakeriak egiten ziren.
-Bai, ordun'e gaiztok.
-Eta sekula esneari urik eta botatzen al ziozuen? Ba omen zien ba orduan.
-Ordun errexao zan oin baiño botatzen, e, oin ia beiratu itten da baiño. Ez, ez, urik eta ez genion, ordun ez zeon hainbeste malizi.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia