Bergara (Gipuzkoa)

Ikatza saltzeko egin behar ziren prestaketa lanak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-088-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ikatz-txapa zakuetan ipintzen zen. Ikatz-zakuak zelan prestatzen ziren. Gurdian eramaten zituzten ikatz-zakuak. Zenbatera saltzen zuten ikatza.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- ... izena txapiak, zakuan gaiñekua, txapia esaten [...]...
- Bai, iketz-txapia.
- Zer da hori?
- Lehen esan dotzut ba, zakua egurrezko saria gaiñian zeukela... iketz-txapia esaten jako horri.
- Hori, puntia estutu, lotu barik, ha ipiñi ta bueltan josi hari.
- Gero zakuek [egoten] zien, zakuek preparauta egoten zien.
- Ta zerekin josi?
- Abar [batzukin], harin batekin, hilobaliakin edo...
- Ez, ez, ez. Zakuak eukitzen zittuen geiñien, bueno, hau da zera, ezta? Gero, hemen bueltan zer txiki batzuk holan ipiñitta. E? Ta hemen, hemen txapia. Ta gero, hemendik hona hilobaliakin "ra-ra-ra-ra-ra", "da!" derrepente preparatzen da. Harek, hau eindda egon ezkero, ba, zakua [kargauta dao].
- A! Hilobalia erabiltzen zenduen...
- Ta bestela erabili bihar izeten giñuan, ba, garua edo, ez dakit nik. Hori egon ezien, ba, garua erabili biher geiñera tapatzeko. Bestela garua. Ta hau egon ezkero, ba, hau ipiñi txapia, geiñian, ezta, zakuari, "dast!" ta zakuan geiñian ipiñi ta "ra-ra-ra!" bueltan ta "da!" estutzen zan ta lotu ta kitto. Momentuen eitten [da].
- Zeuek eruaten zenduen iketza ala billa etortzen zien?
- Ez, ez, ez. Guk ganauekin kalera.
- Ganauekin?
- Burdixan edo?
- Burdixan.
- Zelakuak zien orduan burdixak?
- Bueno, burdi... zerak, burdi-zorrotzak esaten jaten.
- Txirringadunak.
- Txirringa...
- Ez dozue ezautu hori?
- Zein da txirringa zeukana?
- Burdiñazko erruberak [...]
- Baiña honek ez zaben ezautuko [...]
- Bai, honek etxetara [bai], honek etxetara, honek ez dia faten mandixora ta ez dia faten honek. Bildurtu eitten dia.
- Lehen esan dozu, ze preziotan saltzen ziñuen?
- Ba, orduen, zaku lehen esan doten hori hamar erriel. Ta gero, esan dot ba Bergarako kondiek hamaika errielera bajau ein eban. Bajau ez! Berantzat karuei ei zan.
- Ta hori ze urtetan zan gutxi gorabehera?
- Hori gerratia pasata, gerratia pasa ezkero.
- Cuarenta-tik cinco bittarte, hortxe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia