Legazpi (Gipuzkoa)

Gerran, anekdota graziosoak ere bai

Gerran, anekdota graziosoak ere bai Gerran, trintxerak egiten aritzen ziren, eta sukaldaria galiziarra zuten. Sukaldari harekin izandako anekdota graziosoa kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-043-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerran, trintxerak egiten aritzen ziren, eta sukaldaria galiziarra zuten. Sukaldari harekin izandako anekdota graziosoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Egun baten. istori polittek'e badauzket nik.
-Kontatu.
-Oseake, sarjentoa, koziñeroa gendun guk gaillegoa, Sarrieiro zon apellidue, gaillegoa, ta kalboa zan, gu baiño zaharragoa, ta guk genduken "cabo mulero" esaten dana bizkaitarra, ta eun baten tortilla eitten, kanpo libren, holako tejabana zahar bat bezela zeon eta han lastapilla haundi bat eta han lo eitten gendun.
-Kanpamentua bezela?
-Garai baten ba han herritik kanpora lastoa ta eukitzen zittuen ta trilluen eitteko plazueleta haundi bat'e bazeon, lastoa garie jalgitzeko, eta han eta koziñeroa hori ta tortilla itten hori. Ta guk gerrateko garaien ez gendun goseik pasatu, gero etorri zien gosek; ta kalboa zan ta tortilla zeuken, sartaiñean baakizu ta, gora botatzen zon eta goien buelta ematen zun eta hartzen zon. Ta Juan Goikoetxea horrek ein dio bultz tortilla goien daola, goittik beherakon jo du burun, kalbon, buru dana erre dio, sartaiñe eskun dola saltoka, eta bestea gari soron behera ihesi. Ez zon harrapatu. Ta gu parrez. Egun txarrak'e... onak'e pasau [dittugu] guk. Ofizialik eta iñor ez gendun eukitzen eta ez zan ezerre pasatu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia