Emakumeak buruan "solkia" (sorkia) jarrita
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-018-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lasto-argiarekin jaisten ziren baserritarrak goizeko seiretarako mezatara. Emakumeek buru gainean "solkia" (sorkia) jarrita eramaten zituzten kalean saltzeko gaiak. Ura ere buru gainean ekartzen zuten "erradetan".
- Proiektua: Aitor Gurrutxagaren fondoa
- Elkarrizketatzailea(k): Axun Armendariz
- Data: 1979(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: LGA-018/013
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Aitor Gurrutxaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua , Euskara » Lexikoa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta igandetan lehenengo meza ze ordutan zen?
- Xeiretan.
- Arrolatik jeisteko…
- Bai, lasto-argikin jeixten zien, eta nolako bidea! Ez dakit nola etortzen zien. Goizago etortzen zien; gu eliza jute orduko han eoten zien hak eta. Aztiritti´re alargune, andrea hil zikon, zahartuxe. Hoien ama ta bi ahizpak, eran xestok beson zittuela, asteko arrautzak, solkie ipiñi burun ta, burun puntan zittuela. Haikin iten zittuen errezok eliza junda, atea itxita, goizago etorrita. […]
- Solkie?
- Solkie. Badakizu zer dan hori? Borobill hori. Buru puntan ipiñi ta… Lehengo andrak burun bazuen indarra. Nik baiño gehiao.
- Nere amapuntako oso artista izan behar […], aittek esaten zon, ure ekartzen zola ontzi batzutan eta horren izena errada edo ez dakit nola zan.
-Erradak. Erradak izaten zien, hiru erroska zittuela, egurrezkok. Gure anaie zana´re [hautza] jun zan morroi; han gauen ohera jun da, ta goizaldera andrea amesetan ai dala jaiki da eta erradea hartu do ta jun da itturria ude ekartzea goizaldera.
Egilea(k): Aitor Gurrutxaga
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!