Legazpi (Gipuzkoa)

Lainoa nola lehertu zen; uholdea; kalteak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Urzelai, Silbestra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-018-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1915ean Legazpin uholde izugarria izan zen. Zoritxarreko egun hartan bizi izandako pasadizoak kontatzen ditu Silbestrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Laiño bat pasa zan Aizkorrin, ta hura lertu zan, jende dana elizan zeon funtziora junda, kalen ez personaik, dana elizan, ta bateon bat akordau zan hure zertu zala ta Aizkorrin pasau zala zerbaitt. Laiño mordo bat zala, hure lertu izango zala, eta gero ure gehitzen ta gehitzen zijon errekan; ta Larrea zanak, bikario zanak, funtzio danai utzita kurutzea etaa zon, bi buelta ein zien elizatarin, danok letanik errezatzen, eta ure hasi zan bajatzen bajatzen. Baiño Legazpiko kalea dana udetan. Papelerea´re dana eraman zoon; rollo danak aiden jun zien udetan. Beko fabrikan´e zerbaitt eiñik izan behar zoon; goizen porlanakin hartuta zeak bai, baiño lehertu ein zien udek eta erramintak handik eta(ra); han jun zien danak fuera. Baserritan´e, ene! arbola osok jun zien errekan, ganaduk´e bai, Aizkorrin zeren ganaduk izango zien haik. Eta ikusten zien nola zijoazen bera, pertsonaik baiño ez zan ikusten behintzet.

Bikiñan ta, Olaberriñ ta, Xan Mielen da… Motxorron gaizki; bi aldetati sartu ziten ude, Santa Mañako aldeko udek. Ta etxe barrua sartu ziten ude, ta beste paretea ja ta bota zon, ukullukoa, ta ganaduk juxtu-juxtun eta(ra), eta erak´e bai. Motxorron ein zala kalteik haundiana ta, jendea han ibili zan brozak etatzen, arbola osok eta, Motxorroko Polonin etxen gaizki ibili zien oso, oso gaizki´re!

Egilea(k): Aitor Gurrutxaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia