Lazkao (Gipuzkoa)

Lazkaon, ahizpa batzuen etxera eskolak ikastera

Lazkaon, ahizpa batzuen etxera eskolak ikastera <p>Lazkaon, familia baten etxera joaten ziren eskolak ikastera. Batez ere, otoitzak ikasten zituzten. Bi ahizpak erakusten zieten eskola: Pilarrek eta Hilarik. Euskaraz egiten zuten bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAZ-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lazkaon, familia baten etxera joaten ziren eskolak ikastera. Batez ere, otoitzak ikasten zituzten. Bi ahizpak erakusten zieten eskola: Pilarrek eta Hilarik. Euskaraz egiten zuten bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskola txikin nun ibili ziñen, Don Santiago?
- Lazkaon bertan.
- Lazkaoko eskolan? Herriko eskolan?
- Ez, ez, ez, famili batek etxe bat [zun] hola mutil-koskorrak hartu ta... Haiek, ba, gurasok-eta zien arotzak-eta, [partida zean] iten zun lana, baiño, badakizu, han´e bazien, ama, amandrea, osea, amona, eta beste bi alaba eta haiek´e bizi behar zuen. Ordun, nik ez dakit zeiñek zeatu... bultzada hori, bultzada hori zeiñ... bultzakada hori emanda hasi zien. Bestela ez zin hola zeak, kalezaleak, e? Baiño, ba, famili ona bai.
- Eta famili hortan, beaiek eakusten zuen eskola?
- Bai, eskola...
- Oseake zuek beaien etxea juten ziñeten ikastea?
- Bai, bai. Hantxe illaran jarri eta otoitzak ikastea zan, otoitzak. "Aita gurea" esaten gendun ordun, gaizki esaten [degu] guk, "Aita gurea"; "Gure aita zeruetan zerana" e? Eta ho... hori hola...
- Gehienbat errezue itten zenduen?
- Bai, bai. Eta...
- Bai. Zein zan zein zan zuen maestra edo maixue?
- Mais... bi... bi ahizpa, bat Pilar eta [haren] ahizpa Hilari, HIlari.
- Hilari.
- Hilaria zan baiño Hilari esaten [genion]. Eta [aizu ze ze gauza esan dezun len], euskera han bai, han ez zan /etzan/ beste hitzik, e.
- Beaiek euskaldunek zien?
- Buo... hoixe! Izagirre. Aitte Bidanikoa zuen eta ama Lazkaokoa.
- A aja. Eta zenbat denbora in zendun han?
- Han, ba... ba bi urtekin-eo hasita. Ni eskola nagusi o eskola... primero ta segundo izango zien ordun, primero izango zan, han zenbat urtekin sartu nintzen? Ba nik uste irakurtzen ikasita juten giñen, pentsatzen det.

Egilea(k): Nahia Ezama Juez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia