Soraluze (Gipuzkoa)

Eskolara maristetara, jaunartzea egin arte

Eskolara maristetara, jaunartzea egin arte <p>Eskolara maristetara joan zen Soraluzera. Etxean egindako galtzerdi batzuk erakusten dituzte. 8-9 urterekin hasi zen eskolara, jaunartzea egin arte. Baserriko ume asko joaten zen eskolara. Doktrina ikasten zuten eta fraideak erdaldunak eta gogorrak ziren. Matematikak eta irakurtzen ikasten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-043-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara maristetara joan zen Soraluzera. Etxean egindako galtzerdi batzuk erakusten dituzte. 8-9 urterekin hasi zen eskolara, jaunartzea egin arte. Baserriko ume asko joaten zen eskolara. Doktrina ikasten zuten eta fraideak erdaldunak eta gogorrak ziren. Matematikak eta irakurtzen ikasten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolara Maristetara juan ziñan?
- P: Bai, Maristak.
- Eta nun zeren orduan Maristak?
- P: Maristak? Guardia Zibillen kuartela badakizu nun zan, hemen eliz-buruan? Han itturrixa badao. Itturrixaren gaiñian zan patixua ta patixuan ostian Kolejixua edo esaten jakona, hortxe...
- M: Honek kalekuakin einddakuak.
- Dotoriak, e?
- P: Honek kaleko laniakin eiñak dia. Bai? Gogorra da.
- M: Bai, bai, kalekuakin einddakuak, aitta.
- Polittak.
- M: Ba neguan, kanporako girorik ez da egoten ta...
- P: Eskolara juan bai, asko ikesi ez giñuan eiñ, ibilli,...
- Zenbat urtekin-edo juan ziñan eskolara?
- P: Eskolara ez dakit nik zenbat urtekin baiña orduan eskolara juatia ez bakarrik, Primera Comunión eta Comunión eta elizarako jirak eta gauzak asko eren, e? Oindik diferente. Baiña zortzi urte edo beratzi biharko zian eskolara juateko. Ez dakit zenbatekin juan giñan, ez dakit hori, baiña hemendik kaletik atzera-aurrera eitteko be egunero…
- M: Ikasi esaten da baiña, hamar urtekin juan nintzan ni eskolara. Amama ez zala ta hari laguntzeko, etxian. Ta zenbat denpora eukiko giñuan, ba, guk eskolan gero? E?
- P: Hiru bat urte, Komuniua einddakuan asko...
- M: Fuera!
- P: Haura zan ba inportantia, komuniua, Primera Comunión...
- Eta Maristetara esan dozu juaten ziñiela...
- Bai, Maristetan.
- Eta basarriko ume asko juaten zian bertara?
- P: Erenak. Oiñ baiño gehixao! Oiñ basarrixan ume gitxi dago, baiña orduan danian, bat edo bi edo, basarri danian, hogeita bi edo hiru edo etxe bazian hemen ballian, San Andres ballian, baiña, gaur zer?
- Eta hemendik ze juntatzen ziñazien, ba, ez dakit, lagunak edo?
- P: Esniak be orduan astuan kalera egunero eruaten zian, ta esnedunakin, eta zortzi t´erdietarako eskolara juan bihar.
-Orduan, lehenengo esnia partidu ta eskolara?
- P: Ez, esnia partidu gerotxuao haura, oinddio lehen... besteren batek partidu bihar zittuan...
- Eta eskolan akordatzen jatzu, ba, ze ikasten zenduen edo, numeruak edo matematikak edo?
- P: Dana! Dotriñia be bai, oiñ baiño beltzao! Bera nahikua, e!
- Bai?
- P: Bueno, bueno!
- Gogorrak zian frailliak edo...?
P: Bastante zian, diferentiak bataandik bestiaana, baiña... Belarri-motxak asko, kastellanuak zian asko ta...
- M: Maristak.
- P: Maristak.
- M: Maristak zien.
- Eta bertakorik bazeguan orduan?
- P: Ez, ez, maristarik ez.
- M: Kanpokuak harek.
- Eta klasian esaten dozu dotriñia eta sumar eta horrek e...
- P: Bai, sumar, restar, ta multiplicar, ta dividir be bai. Ikesi asko ez, baiña ibili ein bihar ta... Leitzen be zer? Bai, gauza asko!

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia