Lazkao (Gipuzkoa)

Kaleko umeek errazago topatzen zuten lana fabrikan

Kaleko umeek errazago topatzen zuten lana fabrikan <p>Hamalau urte zituela utzi zuen eskola nazionala eta lanean hasi zen. Kaleko umeak errazago hartzen zituzten lanerako baserrikoak baino.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAZ-003-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamalau urte zituela utzi zuen eskola nazionala eta lanean hasi zen. Kaleko umeak errazago hartzen zituzten lanerako baserrikoak baino.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskola e... eskola nazionalak bukatu eta gero, ze ikasketa in zittuzun? Ala lanen hasi ziñen? Nik badakit gazteik hasi ziñela lanen.
- E? Bai.
- Lanen oso gazteik hasi ziñen. Zenbat urtekin?
- Ba ni [...ibili]... nik urte hartan in behar nitun 14 urte eta beste urte bat gehio jarraitu nun eta, ordun, 14 urte in ta gero irten nintzen zeatik... este...
- Eskola nazionaletatik?
- Bai, eskola nazionaletik. Ta lanen hasi nintzen. Eta lan bila neoni jun nintzen. Ordun baserriko umek ez zeuken holako zerik... ze esango deu? tiradi... hainbeste ez [zuten] tiratzen. Baserriko umea hue [han] fabrikatan zeuden bentajak [...] gero gehio irabazi eta zerbait ikasi, ez zuten zeatzen baserrikorik, kaleko umek. Bai, kaleko umek beren gurasok, o aitta, herrin bertakoa zuen, Beasain, Ordizia, Lazkao... Ordun, hoiek errezago hartzen zittuzten.

Egilea(k): Nahia Ezama Juez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia