Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Ezkondu eta berehala, senarrak besoa galdu

Ezkondu eta berehala, senarrak besoa galdu <p>Ortuellan hilabete batzuk pasatu zituzten. Lau eguneko baimena eman zioten ezkontzeko, eta besoa galdu zuen handik egun gutxira, Urkiolan. Durangora joan ziren trenez, hura ikustera ospitalera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAS-007-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ortuellan hilabete batzuk pasatu zituzten. Lau eguneko baimena eman zioten ezkontzeko, eta besoa galdu zuen handik egun gutxira, Urkiolan. Durangora joan ziren trenez, hura ikustera ospitalera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ortuellan zenbat denbora pasa zenuen?
- Zenbat denboa? Ez dakit zenbat denboa pasa gendun. Hillebetiak, askoik ez. Hillabeten batzuk, askoik ez, han pasa genun. Ta geo etorri giñan ta geo mutilla jun zan, ezkondu, baiña ezkondutzeko eman zizkioten lau egun permiso ezkontzeko. Lau eguneko permisoa, orduako juna zeon ba kuartelea eo jun biher zan tokira. Ta lau eguneko permisoa eman zioten. Ta lau egun pasa, autobusan jun zan, gu han utzita. Handik laugarren eguneako, zortzigarren eguneako, herittuta, besua kenduta zeon geo. Bai, eta koiñata ta biyok jun giñan egun pasa Bilbaua, bi mutil koxkorrekin. Eguna pasatzea ta jun giñan hara ta han Hernaniko batzuk topatu [...] "Gran Vía"n. Ta esan zixkien hari esan zion: "Ba al dakizu anaiya herittuta daola?" "Ez, ez du ezer asko e? Jardiñian ta dabil ta!". Gezurra. "A bai? Bueno, bueno, jungo gaittuk hua ikustea ta" esan Hernanikuak ta "a ver" zer genun ba, etxea jun biharrian trenea jungo gea. Atxuria jun, trena hartu gendun ordubata ez dakit zer zan, eguardin, ta "a Portugalete". Ixo, "a Durango". Durangon, zeatik herittu zan, Urkiola aldeko mendi haundi hoitan. Ez dakit ze mendi dian hoitan. Hor, hor herittu zan. Ta hortikan jetsi zuen Durangoa. Bai, esaten du majiña bat bider idi-karruan han jetsi zuela behera.
- A bai e?
-[...] Besua moztua zintzilikan ta zaiñak ta denak lotuta ta geo esaten du txarren-txarrena geo behera jetsi zianian eo zea "Cruz Roja"ko anbulantziya, jo, hua zerua emen zan [...] hua. Handik Durangoa anbulantzin, hua zeruba. Bai, ta sartu zan ta berriz in zien. Belaxe sendatu zitzaiyon e? Jun giñan Durangoa trena hartuta, ya mutil koxkorrekin koiñata ta biyok, ta galdetu genun ospital holako nun zeon ta, pues, [...] jun giñan ta ez zigun utzi sartzen: "No se puede entrar, no se puede...", "Somos de familia", "pues, no, no", "Ésta es la mujer, yo soy su hermana", "Bueno, bueno, esperan, ya les hablaré" ta jun zan ofizina "o lo que sea" galdetzea, ta esan zun, etorri zan "Bueno, si sois su mujer y la hermana que pasen". Bai ta jun giñan, eskailletan hola iyo giñan, planta baja o zer zan etxe haundi bat, ta saloi haundi bat sartu, ta bi errenka inbaliduak, bi errenka han ta hemen hola aiii! ta oi!! Danak danak miñez, eta gu eskubita kuarto txiki bat, atia iriki zen eta lau ohi, bi hutsak zeuden. Bat Oriyakua zan, Fernando zan erroskilleruan semia, ezautu nun. Hura batian, guria bestian, ta bestia ez dakit zein zan. Ta guria tapatuta zeon, ta aurpegiya dana, begi bat bistan. Hau're galduta zun ba pixkat, baiño ez zun ikusten, baiño ez zin ezautzen e? Dana lotuba, ta besua ezin sartuta zakan. Ez zan ikusten. Ta jun ta arrebak musu eman ziyon. Ta nik ez niyon musik eman egiya esan e? Ez, ta bakizu ze esan zian? "Hobe gendun ez bagiñan ezkondu. Oain ze in biher degu? O ze in biher dezu?". Ta nik esan niyon, ez apuratu, nik lan ingo det. Esan niyon holaxe, esan niyon. [...] Ta nei're geroztikan, egiya esan, majiña bat [...] pasa ditut lanian, baiña atera gera aurrea behintzat. Baiño hoi esan niyon.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia