Soraluze (Gipuzkoa)

Gerrako oroitzapenak eta kantak

Gerrako oroitzapenak eta kantak <p>Lau urte zituenerako, errepublikanoen kanta bazekien. Gerra garaian, anaia eta ahizpa Belgikara joan ziren. Ahizpa Belgikara joan baino lehenago, Laredon tunelean bonba bota zuten, eta ahizpari metraila besoan sartu zitzaion. Gerrako hainbat oroitzapen ditu gogoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-086-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lau urte zituenerako, errepublikanoen kanta bazekien. Gerra garaian, anaia eta ahizpa Belgikara joan ziren. Ahizpa Belgikara joan baino lehenago, Laredon tunelean bonba bota zuten, eta ahizpari metraila besoan sartu zitzaion. Gerrako hainbat oroitzapen ditu gogoan.

Transkripzioa

-Esan igual "Has visto a mi padre?" erderaz jota keia balkoian, eta ni kantuan: "Somos milicianos, vamos a vencer, a la lucha hermanos de poder vencer. Viva la República, viva nuestra fe, viva España libre, UHP (u, hatxe, pe)". Ta lau urtekin hori danori buruan sartzeko neri, zeiñek erakutsi ostan?
-Entzun eingo zeen kalian zeuk.
-Entzun eingo neban. Nik ostian gerra-denporako gauzak...
-Republikanuan kantua be ikasi ein zeen?
-Pentsaizu. Eta gure amak esaten eban. Hona etorri giñanian ba esaten ei eben: "Honek gorrixak diala? Zela izango dittun gorrixak". Hamen San Jose ta danak kuadruak, dana relijiñua. "Ta honek gorrixak?" Geuk entzundako zerak, ezta, baiña nik etxian entzun dotena, gure aitta ta tio ta danak hor zihar joan zien. Esaten eben ba zerera, frentera. Ta gure etxian egon zan lehengusu bat, nik pentsatzen neban nere anaia zala. Ta gure amak, handik etorritta danak batu zittuan etxera.
-Zuk uste zeen lehengusua anaia zala?
-Nik bai, porke nere anaia Belgikan zaon gerra-denporan, anai bat eta bi arreba, aizta, joan zien Belgikara.
-Gaztiak, ezta?
-Bai ba. Gure amak ez zekixen nora zoiazenikan be. Harek hartu ta barkuan. Ta ni txikiña nitzalako. Baiña harek danak ba Beljikara. Nik esaten dotena, guk gerrako ipoiña gosia, besteik ezebez. Ta ni akordasen (sic) tunelian, nere aizta Beljikara barkuan joan baiño lehenao zela tunelian bonbia bota eben, ta nere aiztari metraillia sartu jakon. Ta nik lau urtekin hori dakat goguan.
-Tunelian, trenan tunelian?
-Ez. Laredon. Sirenia joten eben eta joaten giñan danok refujixora.
-Zu zeu Laredon egonda zaoz?
-Ni akordatzen naiz. Eta beste detalle bat geratu jatana da, Tio Julian da nere aman koiñatua. Ba nere aittan arreba kalzonzilluekin "Julian, Julian!" ondorian, eta haura tunelera aintxintxika. Daukat gauza zelebre bazuk. Ta aittaitta zela hil zan; nik ez neban ezautu ez ez amama ta ez aittaitta, baiña zela ohetikan izara batekin kajan sartu ebela. Hori be dakat goguan.
-Zenbat urte zeukazun?
-Lau urte.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia