Belen Esnal Larreategi

Soraluze (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Soraluzeko Atxuri kalean jaio zen, bost anai-arrebatatik gazteena. Ama Irure auzoko Iturbe baserrikoa zen, eta aita azkoitiarra. Gerra denboran ahizpa bi eta anaia bat Belgikara eraman zituzten; ahizpa biak bertan geratu ziren eta familiak sortu zituzten. Mojetan eta Herriko eskolan ikasi zuen Belenek hamaika urtera arte. Gero Bergarako Gaitaoaldekoa baserrira joan zen neskame hamahiru urtera arte. Etxera itzuli eta Azkarate tailerrean hasi zen lanean; mandatari lanetan hasieran, baina laster jarri zuten makina batean. Atxotegi lantegian sei urtez jardun eta gero, Luzio Oruesagasti soraluzetarrarekin ezkondu zen eta berak jarritako tailerrean jarraitu zuen lanean. Bost seme-alaba izan zituzten. Bere gaztaroan abadeek zuten eraginari buruzko azalpenak ematen ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
SOR-086 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerrako oroitzapenak eta kantak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Tailerrean lanean, baina ezkutuan Bideoaren ikonoa
3 Mojen sistemarekin haserretu eta herriko eskolara joan Bideoaren ikonoa
4 Umetako bihurrikeriak gose garaian Bideoaren ikonoa
5 Bizimodua zeharo desberdina Soraluzen edo Belgikan hazita Bideoaren ikonoa
6 11 urterekin neskame hasi Bideoaren ikonoa
7 Tailerrean mandatari izaten aspertu, eta makinatara pasa Bideoaren ikonoa
8 Belgikan egondako anai-arreben zoria Bideoaren ikonoa
9 Belgikako erraztasunak vs. Soraluzeko miseriak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Aisialdian, erromerietara eta mendira Bideoaren ikonoa
11 Elizara negar egitera Bideoaren ikonoa
12 Elizarekin eta abadeekin desengainatuta Bideoaren ikonoa
13 Eztei-bidaiara amarekin Bideoaren ikonoa
14 Mutilarekin ateratzeko, informea eskatu behar Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia