Soraluze (Gipuzkoa)

Belgikako erraztasunak vs. Soraluzeko miseriak

Belgikako erraztasunak vs. Soraluzeko miseriak <p>18 urte zituela, Belgikara joan zen anai-arrebei bisitan. Hara joandakoan, beste mundu bat iruditu zitzaion hura. Tailerreko soldatarekin ez zion aitaren botikak erosteko adina ematen. Apaizak tratu desberdina ematen zien familia batzuei eta besteei.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-086-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

18 urte zituela, Belgikara joan zen anai-arrebei bisitan. Hara joandakoan, beste mundu bat iruditu zitzaion hura. Tailerreko soldatarekin ez zion aitaren botikak erosteko adina ematen. Apaizak tratu desberdina ematen zien familia batzuei eta besteei.

Transkripzioa

- Zeu hemezortzi urtekin Beljikara bisittan, e?
- Honbre! Ez neban ezautzen ez Donostia eta ez Bilbo. Eta ezautu neban han, bonberuak zian nere koiñatuak, gradudunak baiña bonberuak. Eta han zan jaixa, eta han jaixa itten zan jai bat... Ta behin hamazortzi urte, ni be luze jantzitta, eta, jolin, neretako ez euan beste mundurik. Hamengo mutil danak neretako gutxi zien. Baiña ondo etorri jatan.
- Zenbat denpora egin zeen Beljikan?
- Nik Beljikan ze ein neban, hillebete? Baiña neretako zan beste mundu bat. Bakizu, aitta geizki zeuan, ta gero aitta ta ama bixak gaixorik.
- Francorik be ez zan han egongo ta libertade gehixao ta.
- Bai. Ta gero neri hamen tokau jatana zan aitta ta ama gaixorik. Nik irabazten neban Atxoteginian hamazortzi -destajuan, e!-, hogeta bat, hogeta hiru pezeta. Ta aittak bihar eban, egun baten bai ta bestian ez, hirurehun pezetako pastillak. Ta nik hamen eskatu neban, nik ez nere koiñatiak, Madridera joan zan bizi izatera hamengo tailler batekin, ta eskatu eban enpadronaziñoko papelak, ta bide batez eskatu eban abariari be bai, porke hamen orduan laguntasuna zeken medikuak eta abariak eta bi enfermerak. Ta haura joan zan daneri eskatzera, ez dirua, aittantzako pastillak. Eta neri txikita bat ez zosten emon. Horregaititk oin esaten dot hamen datozenian eskian, "neri ez zosten asko emon". Ta guri han tokau zan, nere koiñatian anaia, haren gurasuak lehen zian hamen abare... Oseake abarientzako be, dirudunak. Harei sobria ta guri sekula be ez. Osea ke hamen be egon da. Bazuei dana eta bestioi ezebez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia