Elurretarako "korraletak"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LRN-007-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elur gainean ibiltzeko "korraletak" erabiltzen ziren. Mendian asko ibili izan dela haziendarekin dio.
- Auzoa: Madotz
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:11
- Erref: LRN-007/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko tresnak
Transkripzioa
- Badakizu? zera, elurraren gainean-eta ibiltzeko, korraletak edo, aditu duzu esaten?
- Bai, bai, batto, bado orrek ee, bai... izena, korraletak, ebiltzen tzittiin ee...
- Eta forma, raketa bezalakoa edo?
- Bai-bai, raketa bezalako... ankan, jartzen tziin? da... ta soka batzukën lotö ta, eramaten tzeen.
- Eta nola basea handiagoa duen, ez da hainbeste sartzen oina elurretan; hola da, ezta?
- Ola, ola, ola...
- Eta errazago ibiltzen da...
- Hombre! diferentziik ez, diferentziik ez; orrekën ee, elurr aundi ona bat ee... denbo askoan, eltzen tze emendik! jode!... ezpaita, asentatzen baita! ue, lurre, beira... ezta apaltzen!
- Eta izena nola esan duzu orduan?
- Korraletak, korraletak itzenen dee, baietz...
- Bai, e?
- Zergätti izen-klase oë, aitzen nun nëk.
- Eta ez al zenuen kontatzeko nola ibiltzen zinen behien bila, San Migel inguruan eta?
- Ze? oñes?
- Bai.
- Mendin asko! je, egon ta emendëk San Migela, oñes askotan juan gaa, juaten giñenen betë oñes juaten giñen!
- Behiekin edo?
- Ez-ez! e... geina azienda billatzea, emendëk eëltzen tzeen da, Uartekoa... or, mendi, emen, mugatzen duna... amabos pei igual paastu? ta, bakarron batzuk igual juan-da... urbildu ta esia pastuta dakala ta...
- Eta hemengo behiek hemengo dermioan egon behar zuten?
- Bai.
- Eta noizean behin bat edo beste pasatzen zen...
- Bai, ori beti izandö a ta, angoak ee onea... askotan.
- Ez dago hesiturik?
- Bai, alanbratue zeon ori baño, ause in da asko ta... iixte maen ba, ja! uartearrak iixten tziun orë; alanbreak ee... galdo dee ta, erdoittö ta zarto’re ta, oste-gauzez eta... gastu asko izaten da ori, ixtuen ee ta, oain mendietaa lenao, mendiä ematen tzee errire baño, oan eztao, olakoik!... ah, oain... mal tierra, merke dao.
- Eta zu korraleta horiekin ez zara ibili?
- Neone enai-, ez naizen ez.
- Eta zuk nor duzu buruan, nor ikusi duzu horren gainean ibiltzen? aita edo hemengo beste gizonen bat edo...?
- Bai, nere, jeh! nere bezalako at, ta, orrek ere!... ori eeltzen tzen, noizinbeiñ ola... juanda; asko ez baño...
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!