Azpeitia (Gipuzkoa)

Sendatzeko bideak: etxeko botikak eta medikuak

Sendatzeko bideak: etxeko botikak eta medikuak <p>Etxean belarrak erabiltzen zituzten botikak egiteko, bai eurentzat, bai eta ganaduarentzat ere. Gaixotuz gero, Azpeitira joaten ziren medikuarengana.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-013-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean belarrak erabiltzen zituzten botikak egiteko, bai eurentzat, bai eta ganaduarentzat ere. Gaixotuz gero, Azpeitira joaten ziren medikuarengana.

Transkripzioa

- Eta bazenuen ohitturaik, belarrak-eta oain hemen aittau deu ta, botikaik o itteko etxen?
- Botikaik ez, ordun botikaik ez zan ezerrekin ebaltzen. Guk ezerrekin botikaik garai hartan...
- O belarrak zeoze sendatzeko o...
- A, hori bai! Bai, belarrak norbeantzako bai! Hoiek bai. Pasma belarrak ziela ta berbenak eta gero beste zea asko´re bazien. Neuk asko ez nun hori ebali izen, baiña askotan aitu izen zien behintzet, bai.
- Berbenak eta, zertako izaten zien?
- Berbenie izeten da, ba, infekziyuntzako. Pasmo belarra´re bai. Ganauei´re bai gaixotzen zanien. Pasmo belarra bilau eta egosi eta ure eman ganauei´re. Bai, hare asko. Ordun betenaiue´re ez zan asko ibiltzen eta pasmo belarra. Behie, umie eiten zunien, ta ordun gaixo antzien zeonin ta ordun, pasmo belarra ganauei´re ematen zitzekon.
- Ta norbea gaixotu ezkeo? Meikuna noa juten ziñeten, Azpeitia?
- Bai, Azpeitire. Bai, urruti izeten zan, baiño medikuk´e... Oain hainbete gaixo ez zan izeten ta ederra, bestela ez zan giro izeten hara.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia