Ezkabarte (Nafarroa)

Mandemea erosi Tafallan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EKB-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aitak mandoa erosi zuen Tafallan. Gaiztoa omen zen; haren inguruko gorabeherak.

Transkripzioa

- Nere aitek erosi zuen... mule bat, Tafallan; de otra forma no se dice: Tafalla.
- Noiz? duela zenbat urte?
- ¡Jesus!...
- Berrogei urte edo?
- ¡Más!... yo llevo aquí, cuarenta y pico de años, aquí, y era... cuando vivía en el pueblo...
- Orduan zuk izanen zenituen hamabost urte edo?
- O obei, ni enaiz oroitzen, ni enaiz oroitzen.
- Eta orduan nola erosi zuen...?
- Erosi zuen aitek eta...
- Hara joanez edo...?
- Arara yoan tzen, arara yoan tzen t’an erosi zuen. Guri... iten tzigun falta!... nere errien, abrei kabe, eztaike... orduen etzaiken egon; orai(k) bada, bada karretera, bero90... orduen etzen karreteraik, eta karri zuen mand ure? (zuzenduz:) ba, mul ure? ta, klaro! ensegida... esportizoaki, ongarri atratzera, eta, maten tzuen alorrera ta... pero ¿cómo le voy a decir yo ahora eso?... ungerrie atratzera? t’egurketara. Ta egurketara yoatzen tzenian? asten tzen nere aite, egurrek paratzen, bastaki et’e-... ematen tzuten abrëa, eta... egurrek paratzen itxera emateko? eta... atra zen... mul ure gaixtöa!... uztorr ostikoka asten tzen? ta, egurrek eta denak botatzen tzition. Eta... denbora gutiz i-... iduki giñuen.
- Zerengatik?
- Zerengatik? pues gaixtöa baitzen? pue(s), beldurre kiñauden? aitei? oro... o neri? o... amai? edo, obrenëan ostiko at man ta... utziko... utziko zigule... illik!... ¡que no puedo hablar!...
- Bai, bai, oso ongi; kosta egiten zaizu pixka bat baina oso ongi...
- Gero saldu giñuen, ya. Gero? después? después...
- Ondoren...
- Ondorean, ondorean? erosi zuen aitek... biorra; bior bat? eta, biorr ure... biorr ore atra zen ona, ta, arre...-ki, ize-, izendu zuen... mando ore, gero. Eta gero, mando arrekin? domatu zuen nere aitek eta, arreki serbitzen giñen. Gero? pue(s)... domatu zuten eta ibiltzen tzen ongi, beño... etxe batian il tzaikioten bei bet, eta bei ure saltzera emateko, eman tzuten gure mandoa. Da gure mandöa, in tzion bastak miñe, bizkarrezurrian, eta andik, sartu zaikion kangrena, ta il tzen.
- Gangrenari nola erraten zaio?
- Kangrena, igual.
- Beste izenik ez? haratustela edo...?
- Nik, nik ez, eztut aitu; kangrena.
- Eta zergatik joan zen zure aita Tafallaraino, lehengo mula hura erostera?
- Feriera! feriera!...
- Baina Tafalla baino hurbilago ere izanen zen feriarik, ez?
- Orduen... etzen ferieik, denbora artan etzen ferieik Tafallan bertzeik.
- Irurtzunen ere ez? Urrotzen ere ez?
- Abriak saltzeko... zen, orduen, Tafalla, ta yoan tzen Tafallara.
- Eta nolaz joan zen Tafallaraino, trenez edo? ez dakizu, eta nola ekarri zuen ere, ez duzu jakin...
- Karri? pues...
- Oinez?
- Oñez! claro! karri oñez; egun bet, bi egun o... nik eztakit zenbat e kosta zaikion, pero karri, oñez; eeh! orduen etzen orai bezala, kamionik eta... emateko ta, kartzeko.
- Eta nongoa izanen zen mula hura?
- Ah! eztakit, nik eztakit nungoa zen.
- Orduan aitari irudituko zitzaion ona zela...
- Ona zela! klaro! ya... an ere erran tzioten ona zela, te... gustetu zaikion? ta zen gaztia, beño, ola. Zer os-, zor ostikoak botatzen tzituen!... buuuu!!
- Eta ez dakizu, hemendik, Anoztik Tafallara joateko edo Tafallatik hona itzultzeko, zein herritatik joan zen aita? ez?
- Eztaki(t) nik, klaro!
- Joan eta ekarri eta egin zuela, hori bai baina besterik ez...
- Klaro, bezteik ez, bezteik ez.
- Eta zergatik erraten duzu ‘mule’ eta ez ‘mandoa’? hembra zelako?
- Claro, la mula siempre es hembra, y el macho es macho...
- Orduan, euskaraz, erraten duzue...
- Mule! ta mandoa? bestzeai; ta biorra... ta zaldie... klaro, astoa.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia